Gabriela Aberastury

margolari argentinarra

Gabriela Aberastury (Buenos Aires, 1943ko otsailaren 11) argentinar margolaria, marrazkilaria, ilustratzailea, hezitzailea, irakaslea eta grabatzailea da. 1980an Marrazketako Sari Nagusia irabazi zuen Argentinako Saloi Nazionalean. 1989an Musika Klasikoko Konex Sarian epaimahaikidea izan zen. [1]

Gabriela Aberastury
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakGabriela Arminda Aberastury Yankelevich
JaiotzaBuenos Aires1943ko otsailaren 11 (81 urte)
Herrialdea Argentina
Familia
AitaMarcelo Aberastury
AmaFedora Aberastury
Jarduerak
Jarduerakmargolaria, Irarlea eta irakaslea

Jardunbidea aldatu

Buenos Airesen jaio zen. Mugimendu teknikarako Sistema Kontzientearen sortzailea izan zen Fedora Aberastury pedagogoaren eta Marcelo Aberasturyren alaba da.

New Yorken hamar urte bizi izan zen eta Alemanian bizi izan zen 1967-70 artean. Azken herrialde horretara urtero Kassel hirian grabaketa irakasle bezala gonbidatuta itzultzen da.

Prilidiano Pueyrredón Arte Ederretako Eskola Nazionalean lizentziatutako irakaslea da. Fondo Nacional de las Artes- ek emandako beka (1966), Pintura eta Grabatuko Kassel beka (Alemania, 1967-70) eta Daad Litografia beka (Alemania, 1990) lortu zituen.

AXA - Tailer litografikoko zuzendaria, Arte Ederretako irakaslea eta Buenos Aireseko Radio Clásica- ko (Argentina) zuzendari artistikoa izan da. [2]

Idazle garrantzitsuen lanen edizioetarako ilustrazioak egin ditu: 16 Poema, André Breton-ena ( 19734); Alfonsina Storniren antologia ( 19767); El Bautismo, Miguel Ángel Semán-ena (1982); Jorge Luis Borgesen Ficciones y El Aleph (1986) eta Campo Nuestro, Oliverio Girondorena (1986).

Buenos Airesen bizi eta lan egiten du eta gaur egun Aberastury tailerreko zuzendaria da.

Erreferentziak aldatu

  1. Fundación Konex Jurado Premio Konex 1989: Música Clásica.
  2. Fundación Konex Biografía abreviada

Kanpo estekak aldatu