Ireki menu nagusia

Gabriel María Ybarra[1] de la Revilla (Bilbo, 1877ko apirilaren 5a - Bilbo, 1951ko irailaren 11) merkatari, enpresaburu eta industrialari bat izan zen.

Gabriel Ybarra
Gorteetako diputatua

Bizitza
Jaiotza Bilbo1877ko apirilaren 5a
Herrialdea  Bizkaia, Euskal Herria
Heriotza Bilbo1951ko irailaren 11 (74 urte)
Familia
Seme-alabak
Anai-arrebak
Hezkuntza
Heziketa Deustuko Unibertsitatea
Salamancako Unibertsitatea
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak politikaria, enpresaburua eta abokatua
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Alderdi Liberal-Kontserbadorea

Deustun eta Salamancan zuzenbidea ikasi zuen baina laster utzi zion abokatua izateari eta, Fernando anaiarekin batera 1909an Alderdi Liberal-Kontserbadorea bilbotar adarra sortu zuen.[2] 1913an, banaketa egon zenean, anaia bezala, maurista egin zen. José Luis Goioagarekin batera Erromara egin zuen bidaian eta El Pueblo Vasco egunkaria ere berarekin sortu zuen.[3] Politikaz gain, Gabriel Ybarra ongintza lanetan aritu zen, eta aurreratua izan zen bere garaian. Familiako negozioetan ere hartu zuen parte, Madrilen eta Bilbon izan zituen jabetzak.[3]

ErreferentziakAldatu

  1. Ibarra da abizenaren euskara batuko idazkera (ikus Euskal Onomastikaren Datutegia), baina pertsona ospetsu horren abizenaren grafia oso finkatuta dago Ybarra formarekin.
  2. (Gaztelaniaz) Auñamendi Eusko Entziklopedia Ybarra de la Revilla, Gabriel María.
  3. a b Bilbaopedia Gabriel Ybarra de la Revilla.


  Artikulu hau Bizkaiko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.