Ireki menu nagusia

Granville Stanley Hall (Ashfield, Massachusetts, Ameriketako Estatu Batuak, 1846ko otsailaren 1a - Worcester, Massachusetts, Ameriketako Estatu Batuak, 1924ko apirilaren 24a) hezitzailea eta psikologoa izan zen, haurren jokamoldean aditua. Haurren psikologiari buruzko esperimentuen emaitzak irakaskuntzan erabili zituen lehen hezitzailea. 1872-1876 bitartean psikologia-irakasle izan zen Antioch Collegen, eta orobat Harvard eta Williams unibertsitateetan, urtebetez. 1881-1888 bitartean Johns Hopkins Unibertsitateko irakasle izan zen. 1892an Estatu Batuetako Psikologia Elkarteko lehen lehendakari bihurtu zen, eta 1889an Clarck Unibertsitateko lehendakari izendatu zuten.

G. Stanley Hall
G. Stanley Hall.jpg
Bizitza
Jaiotza Ashfield (Massachusetts)1846ko otsailaren  1a
Herrialdea  Ameriketako Estatu Batuak
Heriotza Worcester (Massachusetts)1924ko apirilaren  24a (78 urte)
Hezkuntza
Heziketa Harvard Unibertsitatea
Williams College Itzuli
Bonngo Unibertsitatea
Hezkuntza-maila Ph.D.a
Tesi zuzendaria William James
Hizkuntzak ingelesa
Ikaslea(k) Lewis Madison Terman
Jarduerak
Jarduerak psikologoa, filosofoa eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k) Johns Hopkins Unibertsitatea
Clark University Itzuli
Influentziak Wilhelm Wundt
Kidetza American Psychological Association Itzuli
Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
American Psychoanalytic Association Itzuli
American Antiquarian Society Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa ateismoa

Haren lanetako batzuk: The Contents of Children's Minds on Entering School (1894); The Story of a Sand Pile (1897); Adolescence (1904); Youth (1907); eta Educational Problems (1911). American Journal of Psychology aldizkaria sortu zuen.

ErreferentziakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: G. Stanley Hall