George Johnstone Stoney
(«G. J. Stoney» orritik birbideratua)
George Johnstone Stoney (Oakley Park, Irlanda, 1826ko otsailaren 15a - Londres, 1911ko uztailaren 5a) irlandar fisikaria izan zen. Berak erabili zuen lehen aldiz elektroia elektrizitatearen oinarrizko banako gisa. 1848an William Parsons astronomoarekin lan egin zuen. Molekulen fisikan eta gasen zinetikari buruz egin zituen lanen ondorioz, baldintza aldagabeetan dagoen gas-bolumen bateko molekula-kopurua aurkitzeko gai izan zen. Elektroien kargaren balioa lortzeko Stoneyren metodoa ospetsua izan zen arren, emaitzak ez ziren zuzenak izan, hidrogeno-gramoaren atomo-zenbakia oker finkatu baitzuen.
George Johnstone Stoney | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Offalyko konderria, 1826ko otsailaren 15a |
Herrialdea | Irlandako Errepublika Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua |
Bizilekua | Irlanda |
Heriotza | Notting Hill, 1911ko uztailaren 5a (85 urte) |
Familia | |
Aita | George Stoney |
Ama | Anne Blood |
Ezkontidea(k) | Margaret Stoney (en) (1863 - ezezaguna) |
Seme-alabak | ikusi
|
Haurrideak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Trinity College |
Jarduerak | |
Jarduerak | fisikaria eta astronomoa |
Enplegatzailea(k) | Irlandako Unibertsitate Nazionala |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Royal Society Amerikako Sozietate Filosofikoa |
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/28 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.