Xerar Urrutia

Gérard Urrutia» orritik birbideratua)

Xerar Urrutia Jorajuria (Urruña, Lapurdi, 1959ko martxoaren 19a) euskal idazlea, kantaria eta kanta-egilea da. Gaztetan Hegoak taldean ibilia, gaur Kuxkuxtu txarangan dabil. Urruñako ikastolaren lehendakari izana, baita Ziburuko Piarres Larzabal kolegiokoa ere. Euskal Herriko Mus Txapelketako arduradunetako bat da. Berttoli elkarteko kidea.

Xerar Urrutia
Bizitza
JaiotzaUrruña1959ko martxoaren 19a (65 urte)
Herrialdea Lapurdi, Euskal Herria
Jarduerak
Jarduerakabeslaria, kantugilea eta idazlea
Musika instrumentuaahotsa

Literaturaren Zubitegia: 1018

Kanta anitz egin du. Horietako batzuk 2012an plazaratu zuen Zu diskoan entzun daitezke. 2013an Askatasunaren egarriz izeneko kantu eta olerki liburua plazaratu zuen, Maiatz argitaletxearen bitartez. 2014ko ekainaren 7an eta 15ean Urruñak jokatu zuen kabalkada-zintzarrotsaren idazleetako eta arduradunetako bat izan zen. 2015ean Zu-bi izeneko bigarren diskoa plazaratu zuen. 2017an eta 2019an Urruñan jokatu zituzten karrikaldi mitologikoen antolatzaile eta sortzaileetako bat izan zen, Zelin Duperourekin eta Patxi Adurriagarekin batera. Urrunaga kultur elkarteko lehendakaria da eta Urruña aldizkariaren editorea.

Lanak aldatu

Liburuak aldatu

Toberak aldatu

  • Urruñako Kabalkada-zintzarrotsa, Joseba Aurkenerenarekin batera idatzia. 2014ko ekainaren 7an eta 15ean Urruñako pilota-plazan jokatua. Arduradunak: Xerar Urrutia eta Zelin Duperou.

Karrikaldiak aldatu

  • Urruña Gaua - 2017, Zelin Duperourekin batera antolatua eta zuzendua. 2017ko agorrilaren 26an, Urruñako karriketan jokatua.
  • Urruña Gaua - 2019, Zelin Duperourekin batera antolatua eta zuzendua. 2019ko urriaren 12an, Urruñako karriketan jokatua.

Diskoak aldatu

  • Zu (autoedizioa, 2012)
  • Zu-bi (autoedizioa, 2015)
  • Ekilore (autoedizioa, 2022) Dabid Gutierrez-Lertxundi eta Garazi Cristobalekin batera.

Liburu eta disko azokak aldatu

  • Loraldiberri Urruñako I. Liburu eta Disko Azoka. 2022ko abenduaren 4a. Urrunaga Kultura Elkarteko gainerakoekin batera.
  • Loraldiberri Urruñako II. Liburu eta Disko Azoka. 2023ko abenduaren 3a. Urrunaga Kultura Elkarteko gainerakoekin batera.

Euskal prentsan aldatu

Artikuluak eta olerkiak hainbat agerkaritan: Maiatz, Hatsaren Poesia, Elinberri, Karmel, Urruña...

Kanpo estekak aldatu