Ireki menu nagusia

Fritz von Unruh (Koblentza, 1885eko maiatzaren 10a - Dietz-Lahn, 1970eko azaroaren 28a) alemaniar poeta eta antzerkigilea izan zen.

Fritz von Unruh
Bundesarchiv Bild 102-12981, Fritz von Unruh.jpg
Bizitza
Jaiotza Koblentza1885eko maiatzaren  10a
Herrialdea  Alemania
Heriotza Diez Itzuli1970eko azaroaren  28a (85 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzak alemana
Jarduerak
Jarduerak idazlea, antzerkigilea eta poeta
Lantokia(k) New York
Jasotako sariak
Nominazioak
Kidetza Alemaniako hizkuntza eta literatura akademia
Genero artistikoa ipuina
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkak Lehen Mundu Gerra
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Republican Party of Germany Itzuli
IMDb nm3527376
1={{Information
Wilhelm Lehmbruck: Porträtkopf Fritz von Unruh (1918), Fritz von Unruhren omenez egindako artelana

Militar-familia bateko semea zen; militarra izan zen bera ere. Gudarostean zuen kargua utzi behar izan zuen, 1912. urtean Offiziere (Ofizialak) antzerki-lan antimilitarista kaleratu ondoren. Haren ondotik argitaratu zuen Prinz Louis Ferdinand (1914, Luis Fernando Printzea) obrak ere iskanbila handia eragin zuen. Herrien arteko hurbilketa batean oinarritutako joera internazionalisten eta bakezaleen alde agertu zen ondorengo antzerki-lanetan: Opfergang (1916, Sakrifiziorako bidean) Verdungo Guduan oinarritutako poema-bilduma; Ein Geschlecht (1916, Belaunaldi bat); Platz (1920, Plaza); eta Stürme (1922, Ekaitzak). Nazismoa hedatu zenean, Alemaniatik ihes egin behar izan zuen. 1953an, Wilhelmus askatasunari buruzko antzerki-lan historikoa idatzi zuen Frankfurteko Antzokirako.

ErreferentziakAldatu