Ireki menu nagusia

Fritz Arno Wagner (Schmiedefeld am Rennsteig, Alemania, 1889ko abenduaren 5a - Berlin, Alemania, 1958ko abuztuaren 18a) Alemaniako zinema-argazkilaria izan zen.

Fritz Arno Wagner
Bizitza
Jaiotza Schmiedefeld am Rennsteig1889ko abenduaren  5a
Herrialdea  Alemania
Heriotza Göttingen1958ko abuztuaren  18a (68 urte)
Heriotza modua istripua: trafiko istripua
Jarduerak
Jarduerak argazki-zuzendaria eta zinema zuzendaria
IMDb nm0005922

BiografiaAldatu

Pathé zinema-etxean lan egin zuen; Parisen albistegietarako kameralari gisa jardun zuen. 1919an Berlina itzulirik, zinema espresionistako film bikainenen fotografiaz arduratu zen. Zuri-beltzeko fotografian maisu izan zen; argia oso era berezian erabiltzen zuen, kontrastearekin jokatuz itzalak nabarmentzen zituela. Fritz Lang, Murnau, Pabst eta gisako zinemagileekin lan egin zuen.

Filmak: Schatten (1923, "Itzalak"), Der müde tod (1921, "Hiru argiak"), M (1931), Das testament des Dr. Mabuse (1933, "Mabuse Doktorearen testamentua"), Schloss Vogelöd (1921), Der brennende acker (1922, "Lurra sutan"), Nosferatu (1922), Westfront 1918 (1930).

ErreferentziakAldatu


  Artikulu hau Alemaniako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.