Friday (Rebecca Blacken abestia)

Friday Rebecca Black amerikar abeslariaren lehen abestia da. Clarence Jey eta Patrice Wilson produktore eta musikagileek sortu zuten. Abestia lehen aldiz YouTubera 2011ko otsailaren 10ean igo zen eta iTunesen urte horretako martxoaren 14an argitaratu zen[1]. Abestiak bisita gutxi batzuk izan zituen lehenengo hilabetean, baina martxoaren 11n birala bilakatu zen[2] Mystery Science Theater 3000k eta Rifftraxeko Michael J. Nelson umoregileek "historian egindako bideorik txarrena" zela esan zuten arte Twitterren[3][4][5]. Hasieran, abestiaren harrera oso negatiboa izan zen, baina komediagile eta artista askok bertsioak egin zituzten ostean, kultuzko jarraitzaileak lortuz.

Friday
Rebecca Blacken singlea
Egilea(k)Rebecca Black
Argitaratze-data2011
IzenburuaFriday
Jatorrizko herrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
Banatze bideaMusikaren deskarga
Honen izena daramaostiral
Ezaugarriak
Genero artistikoaelectropopa eta dance popa
  1. Friday (en) Itzuli
DiskoetxeaARK Music Factory (en) Itzuli

rebeccablackonline.com
Discogs: 323157 Edit the value on Wikidata
BideoaYouTube
Rebecca Blacken kronologia
Friday (Rebecca Blacken abestia) My Moment (en) Itzuli

Jatorrizko musika bideoa 2011ko ekainaren 16an kendu zen YouTubetik, ARK Music enpresaren eta Blacken arteko eztabaida legalak zirela eta[6]. Une horretan jada 166 milioi ikusle izan zituen[7]. 2011ko irailaren 16an abestia berriro igo zen YouTubera, berriro ere arrakasta handia lortuz. Imitazio eta parodia asko sortu dituen abestia izan da[2]. Forbes aldizkariaren arabera, abestiaren arrakasta Twitter, Facebook eta Tumblr bezalako plataformen egun bateko arrakastak sortzeko gaitasunean dago[8][9].

2021eko otsailaren 10ean, abestiaren hamargarren urteurrenean, 100 Gecseko Dylan Bradyk hyperpop erremix bat aurkteztu zuen, 3OH!3, Big Freedia eta Dorian Electraren parte hartzearekin.

Erreferentziak aldatu

  1. (Ingelesez) Friday - Single by Rebecca Black. (Noiz kontsultatua: 2021-03-11).
  2. a b (Ingelesez) Gallo, Lee-Maree. (2011-03-15). «Who is Rebecca Black? And is she really bigger than Japan?» The Sydney Morning Herald (Noiz kontsultatua: 2021-03-11).
  3. «YouTube Trends: The Rebecca Black Phenomenon» youtube-trends.blogspot.com (Noiz kontsultatua: 2021-03-11).
  4. «Five things you need to know about Rebecca Black’s Friday | Arts | Na…» archive.is 2013-06-29 (Noiz kontsultatua: 2021-03-11).
  5. (Ingelesez) Wasserman, Todd. «How Rebecca Black Became a YouTube Sensation» Mashable (Noiz kontsultatua: 2021-03-11).
  6. (Ingelesez) «Rebecca Black's 'Friday' Taken Off YouTube (Analysis)» The Hollywood Reporter 2011-06-17 (Noiz kontsultatua: 2021-03-11).
  7. YouTube's 100 Most Viewed Videos (5/30/2011). (Noiz kontsultatua: 2021-03-11).
  8. (Ingelesez) Pasetsky, Mark. «Rebecca Black: Why is She Trending on Twitter?» Forbes (Noiz kontsultatua: 2021-03-11).
  9. (Ingelesez) Perpetua, Matthew; Perpetua, Matthew. (2011-03-15). «Why Rebecca Black's Much-Mocked Viral Hit 'Friday' Is Actually Good» Rolling Stone (Noiz kontsultatua: 2021-03-11).

Kanpo estekak aldatu