Ireki menu nagusia

Franz Josef Degenhardt (Schwelm, Westfalia, Alemania, 1931ko abenduaren 3a - Quickborn, Schleswig-Holstein, Alemania, 2011ko azaroaren 14a) alemaniar idazlea eta musikagilea izan zen.

Franz Josef Degenhardt
Franz Josef Degenhardt (1987) by Guenter Prust.jpg
Bizitza
Jaiotza Schwelm1931ko abenduaren  3a
Herrialdea  Alemania
Lehen hizkuntza alemana
Heriotza Quickborn2011ko azaroaren  14a (79 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzak alemana
Jarduerak
Jarduerak musikaria, idazlea, abokatua, poeta, legelari-poeta, kantugilea, Liedermacherra Itzuli eta gitarra-jotzailea
Kidetza Alemaniako Errepublika Demokratikoko Artearen Akademia
Genero artistikoa tradiziozko musika
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Alemaniako Alderdi Sozialdemokrata
German Communist Party Itzuli
IMDb nm0214703
www.franz-josef-degenhardt.de/

Eduki-taula

BiografiaAldatu

Familia katoliko erradikal eta faxismoaren kontrako batean hazi eta hezi zen. 1966an zuzenbide-ikasketak egin zituen eta Legebiltzarrez kanpoko oposizioarekin bat egin zuen legelari gisa. 1971. urtea arte Alemaniako Alderdi Sozialistako kide izan zen, eta 1978an Alderdi komunistako kide egin zen. Gero Quickbornera joan zen bizitzera, Hanburgotik gertu, literaturan buru-belarri murgildurik. 1960 eta 1970 ondoko urteetako gertakari politikoek eta Vietnamgo gerraren aurkako mugimenduek sakon hunkitu zuten.

François Villon, Bertolt Brecht, Frank Wedekind, Kurt Tucholsky eta Joachim Ringelnatz idazleen tradizioan kokatzen da, gizartearen aurkako kritika gogorrengatik, gutxiengoen legelari gisa aritzeagatik, eta etorkizun sozialista baten aldeko lan nekaezinagatik.

Lehen diskoen bidez, burgesiaren aurkako balada abeslari gisa ezagutarazi zuen bere burua. Geroagoko lanek tonu gogorragoa hartu zuten: Im Jahr der Schweine (1969, "Zerrien urtean"), Mutter Mathilde (1972, "Ama Mathilde"). 1986an eta 1988an Hego-mendebaldeko Irratiko abeslari onenaren saria jaso zuen.

Eleberrigile gisa, 1970 ondoko urteetan ezagutarazi zuen bere burua. Obra gehienetan faxismoaren aurkako erresistentzia eta gerra ondoko alemaniar demokraziaren patua ditu hizpide: Zündschnüre (1973, "Metxak"), Brandstellen (1975, "Su-guneak"), Die Mißhandlung oder Der freihändige Gang über das Geländer der S-Bahn-Brücke (1979, "Gaizki tratatzea edo tren azkarraren zubiko barandako igarotze librea"), Der Liedermacher (1982, "Kantugilea") eta Die Abholzung (1985, "Mozketa").

LanaAldatu

DiskografiaAldatu

  • 1963: Rumpelstilzchen
  • 1965: Spiel nicht mit den Schmuddelkindern
  • 1966: Väterchen Franz
  • 1968: Wenn der Senator erzählt
  • 1968: Live 68
  • 1969: Im Jahr der Schweine
  • 1971: Wallfahrt zum Big Zeppelin
  • 1972: Mutter Mathilde
  • 1973: Kommt an den Tisch unter Pflaumenbäumen
  • 1975: Mit aufrechtem Gang
  • 1977: Wildledermantelmann
  • 1978: Liederbuch
  • 1980: Der Wind hat sich gedreht im Lande
  • 1982: Du bist anders als die anderen
  • 1983: Lullaby zwischen den Kriegen
  • 1985: Vorsicht Gorilla!
  • 1986: Junge Paare auf Bänken
  • 1987: Da müssen wir durch
  • 1987: Diesmal werd' ich nicht mit ihnen zieh'n - Friedenslieder von und mit Franz Josef Degenhardt
  • 1988: Jahreszeiten
  • 1989: Aus diesem Land sind meine Lieder
  • 1990: Wer jetzt nicht tanzt
  • 1992: Und am Ende wieder leben
  • 1993: Nocturne
  • 1994: Aus dem Tiefland
  • 1996: Weiter im Text
  • 1998: Sie kommen alle wieder – oder?
  • 2000: Cafe nach dem Fall
  • 2002: Quantensprung
  • 2006: Dämmerung
  • 2008: Dreizehnbogen
  • 2011: Gehen unsere Träume durch mein Lied: Ausgewählte Lieder

EleberriakAldatu

  • 1973: Zündschnüre
  • 1974: Brandstellen.
  • 1976: Petroleum und Robbenöl oder wie Mayak der Eskimo kam und mein verrückter Vater wieder gesund wurde.
  • 1979: Die Mißhandlung oder der freihändige Gang über das Geländer der S-Bahn-Brücke.
  • 1982: Der Liedermacher.
  • 1985: Die Abholzung.
  • 1991: August Heinrich Hoffmann, genannt von Fallersleben.
  • 1998: Für ewig und drei Tage.
  • 1999: Petroleum und Robbenöl.

ErreferentziakAldatu