Lorrenako Gurutzea (☨) (lehen Anjouko Gurutzea izenaz ezaguna) zehar haga bikoitzeko gurutzea da. Heraldikan, artzapezpiku gurutze izena hartzen du eta sarri artzapezpikuen armarrietan ageri da.

Lorrenako gurutzea

Gurutze hori Anjouko dukeen sinboloetan agertzen zen 1431tik aurrera Lorrenako duke bihurtzean. René II.a Lorrenakoa (1409-1480) izan zen Lorrenako gurutzea dukerriko sinbolo gisa erabiltzen lehena Nancyko Batailan, Borgoinako Gurutzearen kontra.

Gurutze hori Europako armarri askoren parte izaten hasi zen XII. mendetik aurrera: lehenen artean, Hungarian, izan ere, Béla III.a (1148-1196) erregeak Konstantinoplan bizi ondoren bereganatu zuen. Gurutzeko bigarren zehar hagak "titulus crucis"a adierazten du, Pontzio Pilatosek Kristoren gurutzearen gainean jarrarazi zuena: Nazareteko Jesus, Juduen Errege, INRI. Gurutzea Lorrenako monumentu historiko guztietan dago, bereziki Nancy dukerriko hiriburu zaharrean.

Hainbat sinbolo nazional eta tokikoetan erabiltzen da:

Frantzia Askea

aldatu
 
Frantziako bandera Lorrenako gurutzea duena.

Frantzia Askeak Lorrenako gurutzea bereganatu zuen alemaniar okupazioaren borroka-ikur gisa Émile Muselier (1882-1965) almiranteordeari esker: berak proposatu zion De Gaulleri ikur hori hartzea, Alemania naziaren esbastikaren aurkako sinbolo gisa.

Kanpo estekak

aldatu