Francisco Imperial

gaztelar poeta

Francisco Imperial (Sevilla, 1372? - 1409?), genoar jatorriko gaztelar poeta.

Francisco Imperial
Bizitza
JaiotzaGenova, 1372
Herrialdea Gaztelako Koroa
Heriotza1409 (egutegi gregorianoa) (36/37 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakpoeta eta idazlea

Biografia aldatu

Genovako bitxi merkatari baten semea zen. Sevillan bizi izan zen ia bizitza guztia eta hainbat kargu publiko izan zituen han. Gaztelako almiranteorde izan zen. [1]

Dante Alighieriren lanaren irakurle eta miresle izan zen, bere lanetan izandako eraginean ikusten den moduan: Dezir a las siete virtudes ('Zazpi bertuteen esana') (circa 1407) edo Decir al nacimiento del rey don Juan ('Don Juan erregearen jaiotzaz esana'). Biak poema alegorikoak dira, arte nagusikoak, dodekasilaboetan idatziak. Maitasun lirika eta poesia didaktikoa ere landu zituen. Bere poemak Diana izarrari, Angelina de Grecia esklaboari eta Fortuna aldakorrari. Lan horiekin XV. mendeko poesia alegoriko eta danteskoaren eskolaren aurrekari garrantzitsuena izan zen (Juan de Mena eta Íñigo López de Mendoza ziren eskola horietakoak).

Baenako kantu bilduma edo Cancionero ezagunean gordeta iritsi zaigu bere lana. gaztelako Henrike III.a Gaztelakoarekin haserretu zen eta gortetik alde egin zuen.[1][2]

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu