Francesinha
Francesinha Portugalgo sukaldaritza modernoko ogitarteko tipikoa da. Barietaterik ezagunena Portoko da, jatorrizko hiria.
Francesinha | |
---|---|
Francesinha eta patata frijituak | |
Eskualdea | Portugal |
Osagaiak | Moldeko ogia, urdaiazpiko egosia, txipolata, mortadela, txahal- edo txerri-xerra, Gazta. |
Aldaerak | arrautzarekin edo patata frijituekin |
Antzeko janariak | Sandwicha |
Deskribapena
aldatuMoldeko ogi xigortuaren xerra da, hestebetez eta haragiz betea: urdaiazpiko egosia, txipolata, mortadela, txahal- edo txerri-xerra. Gero, beste moldeko ogi-xerra txigortu batekin eta gazta-xerrekin estaltzen da; ondoren, gainerrea ematen zaio, eta saltsa minetan bustitzen da, batez ere garagardoarekin eta tomatearekin; batzuetan, arrautza frijitu bat gehitzen zaio.[1] Normalean, francesinharekin batera patata frijituak eta garagardoa jan ohi da.
Historia
aldatuDaniel David Silvak sortu zuen francesinha, 1960ko hamarkadan Frantziatik itzuli zen sukaldari emigranteak. Hala ere, jatorriari buruzko eztabaida dago. Plater trinkoa da, eta bazkaltzeko edo afaltzeko hartzen da.
Erreferentziak
aldatuKanpo estekak
aldatu- Francesinha bilatzailea
- Francesinharen ermandadea: francesinhen balorazioa eta sailkapena (portugesez)
- Francesinha proiektua (portugesez)