Frances Elizabeth Allen

Frances Elizabeth “Fran” Allen (1932ko abuztuaren 4a - 2020ko abuztuaren 4a) estatubatuar informatikaria izan zen, konpiladoreak optimizatzen aurrendaria izan zena. Konpiladoretan, kode optimizazioan eta konputazio paraleloan egin zituen lanak arrakasta izan zuten. Rol oso importantea izan zuen programazio hizkuntzak sortzeko eta Segurtasun Agentzia Nazionalan segurtasun kodeak sortzeko.[1][2]

Frances Elizabeth Allen

(2008)
Bizitza
JaiotzaPeru (New York)1932ko abuztuaren 4a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaSchenectady (New York)2020ko abuztuaren 4a (88 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: Alzheimerra
Familia
Ezkontidea(k)Jacob T. Schwartz (en) Itzuli  (1972 -  1982)
Hezkuntza
HeziketaState University of New York at Albany (en) Itzuli 1954) Zientziatan graduatua
Michigango Unibertsitatea 1957) Zientzietako Masterra
Jarduerak
Jarduerakinformatikaria, unibertsitateko irakaslea eta ingeniaria
Enplegatzailea(k)Kaliforniako Unibertsitatea San Diegon
New Yorkeko Unibertsitatea
Kaliforniako Unibertsitatea Berkeleyn
IBM  (1957 -
Jasotako sariak
KidetzaIngeniari Elektriko eta Elektroniken Institutua
Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Ingeniaritzako Akademia Nazionala
Association for Computing Machinery
Ameriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionala

IBMko lehenengo bazkidea bihurtu zen eta 2006an Turing saria irabazten zuen lehenengo emakumea bihurtu zen.

Karrera aldatu

Allen Peru, New Yorken haunditu zen, landetxe batean. Bertan New Yorkeko Irakasleentzako Unibertsitate Estatalean (gaur egugo Albanian dagoen New Yorkeko Unibertsitate Estatala) matematiketan Masterra lortu zuen 1954an[3]. 1957an Michiganeko unibertsitatean matematiketan gradu bat lortu eta eta Perun, New Yorken [4]irakasle bezala hasi zen. Ikasteko deudaren ondorioz IBM lan egiten hasi zen 1957ko uztailaren 15. Hasieran deudak ordaindu harte IBM lgeratzea planteatu zuen. Azkenean 45 urtez lan egin zuen erretiratu arte.

Allen lehenengo emakume bazkidea izan zen IBM 1989an. 2007 IBM Kamadaderia Doktoretza saria sortu zuen bere honorez. 2006an Turin Saria[5] lortu zuen

Sariak eta ohoreak aldatu

Allen IEEE eta Sistema Informatikoen Elkarteko (ACM) bazkidea da. 2000. urtean, Ordenagailuen Museo Historikoko bazkide izendatu zuten, "Programazioa optimizatzeagatik eta ordenagailu paraleloetarako konpilatzeagatik[6] egindako ekarpenengatik. "Telekomunikazio eta Informatika Batzordearen, Ikerketa Informatikoaren Elkartearen (CRA ingelesez) batzarraren eta Amerikako Zientzia Nazionalerako Fundazioaren Informatika eta IKTen sektoreko aholku batzordearen parte da. [Ingeniaritza Akademia Nazionala] eta Amerikako elkarte Filosofiakoaren kidea da. [Beharrezko erreferentzia falta da] 1994an Arte eta Zientzien Akademia amerikarreko bazkide hautatu zuten[7].

1997an, Allen Emakumeen Famaren Aretoan[8] sartu zen. 2002an erretiratu zen IBMtik, eta Augusta Ada Lovelace saria irabazi zuen urte horretan Emakume Informatikoentzako Elkarteak.

2007an, Allenek errendimendu handiko informatikan egindako lanagatik errekonozitua izan zen Turing Saria[9] jaso zuenean. Horregatik, berrogei urteko historiaren saria irabazi zuen lehen emakumea bihurtu zen, zenbatzeko Nobel sariaren baliokidetzat hartzen dena eta Informatika Sistemen Elkarteak ematen duena. Albaniako Suny Unibertsitateko[10] [11][12][13][14]Neguko galan Zientziako Ohorezko Doktoretza jaso zuen. Sari hori lortu ondoren, Allenek "Zientzia, informatika eta ingeniaritzako emakumeentzako aukera"[15] gehiago emango zituela espero zuen. 2009an McGill Unibertsitateko Zientziako Ohorezko Doktorego bat eman zioten "konpilazio teknikak optimizatzeko teoria eta praktikari egindako ekarpen aitzindariengatik, konpiladore modernoak eta exekuzio paralelo automatikoa optimizatzeko oinarria sortuz". ACMri aurkeztutako hitzaldian, Allenek bere lana deskribatzen du.[16]

Erreferentziak aldatu

  1. IBM Corporation, "IBM Fellow becomes first woman to receive A.
  2. Crump, Micheal, "Frances Allen's Computer Tipping", UAB Kaleidoscope magazine, University of Alabama at Birmingham, September 21, 2009.
  3. Lohr, Steve (August 6, 2002).
  4. Lasewicz, Paul (April 5, 2003).
  5. Steele, Guy L., Jr. (1 de enero de 2011). «An Interview with Frances E. Allen». Commun. ACM 54 (1): 39-45. ISSN 0001-0782. doi:10.1145/1866739.1866752. 2016ko Abuztuaren 8an kontsultatuta.
  6. «Frances Allen». Computer History Museum. 2013ko maiatzaren 9an originaletik artxibatuta . 2013ko maiatzaren 9an kontsulatuta.
  7. «Book of Members, 1780-2010: Chapter A». American Academy of Arts and Sciences. 2011ko apirilaren 15an kontsultatuta.
  8. WITI Hall of Fame
  9. «Turing Award Citation». Association for Computing Machinery. 2009ko urriaren 22an originaletik artxibatuta. 2010eko irailaren 25ean kontsultatua.
  10. Perelman, Deborah (2207ko otsailaren 27an). «Turing Award Anoints First Female Recipient». eWEEK (Ziff Davis Enterprise). 207ko urriaren 5an kontsulatuta .
  11. Associated Press (February 21, 2007)
  12. «First Woman to Receive ACM Turing Award». The Association for Computing Machinery.2007ko martxoaren 21n. 2012ko maiatzaren 26an originaletik artxibatuta. 2007ko urriaren 5an kontsultatuta.
  13. Lombardi, Candace (26 de febrero de 2007). «Newsmaker: From math teacher to Turing winner».2007ko urriaren 5an kontsultatuta.
  14. Marianne Kolbasuk McGee (2007ko martxoaren 26an, online 2007ko martxoaren 24an). «There's Still A Shortage Of Women In Tech, First Female Turing Award Winner Warns». InformationWeek (CMP Media). 2007ko azaroaren 5an kontsultatuta.
  15. Thomas, Jeffrey (16 de marzo de 2007). «Turing Award Winner Sees New Day for Women Scientists, Engineers». Bureau of International Information Programs, U.S. Department of State. 2008ko urtarrilaren 15an originaletik artxibatuta. 2007ko azaroaren 5an kontsultatuta.
  16. Allen, Frances E. (2006). 2006 Turing Award Lecture. ACM. 2013ko urriaren 5an kontsultatuta.

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu