Fouta Djalon
Fouta Djalon [futadʒaˈlɔ̃] (Futa Jalon, Futa Djalon, Futa Dschalon edo Fouta Djallon ere idatzia) Gineako mendigunea da, herrialdearen erdi-iparraldean hedatua. Goi-ordoki eta muino eremua da, 81.952 kilometro koadroko eremua hartzen duena. Batez besteko garaiera 1.000 metro ingurukoa da; Loura da mendirik garaiena (1.515 m). «Mendebaldeko Afrikako ur-gaztelua» deitzen zaio, plubiometria oso handia delako, eta ibai garrantzitsuren iturburua da: Tinkisso (Niger ibaiaren adarra), Senegal, Gambia, Koliba, Kaba eta Kolenté, besteak beste[1].
Fouta Djalon | |
---|---|
![]() | |
Datu orokorrak | |
Mendirik altuena | Mount Loura (en) ![]() |
Garaiera | 1.515 m |
Mota | mendikate eta eskualde geografiko |
Azalera | 81.952 km² |
Geografia | |
![]() | |
Koordenatuak | 11°19′03″N 12°17′23″W / 11.3175°N 12.289722222222°W |
Mendikatea | Guinea Highlands (en) ![]() |
Erreferentziak
aldatu- ↑ Fouta Djallon. global.britannica.com (Noiz kontsultatua: 2016-10-31).[Betiko hautsitako esteka]