Foronda jauregia

eraikitako euskal ondare nabaria Zumaian
Artikulu hau Zumaiako etxeari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Foronda (argipena)».

Foronda jauregia Gipuzkoako Urola Kosta eskualdeko Zumaia udalerrian dagoen jauregi bat da. Muino batean kokatua dago eta dorrean Ikurrina zintzilikatua izan ohi du.

Foronda jauregia
 Eraikitako euskal ondasun nabarmena
Kostaldeko Donejakue bidea Kostaldeko Donejakue bidea
Foronda jauregiaren irudia.
Irudi gehiago
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaZumaia
Koordenatuak43°17′42″N 2°15′32″W / 43.29492°N 2.25902°W / 43.29492; -2.25902
Map
Historia eta erabilera
EraikuntzaXIX. mendea - XX. mendea
Arkitektura
EstiloaArkitektura historizista
Ondarea
EJren ondarea13

Historia aldatu

XX. mendearen hasieran Forondako Markesaren udako bizitoki izateko eraikia izan zen. Juan Jose Gurrutxagak Eibarko udal-arkitektoak diseinatu zuen. Estilo eklektikoak jauregiari Erdi Aroko gazteluaren itxura ematen dio, XIX. mendearen amaieran eta XX. mendearen hasieran nobleziak eta burgesia berriak gogoko zuen estiloaren adibide garbia da.

Kanpo estekak aldatu