Fornix, burmuin-trigono, 4 zutabeen bobeda edo zakuondoa burmuinean dagoen C itxurako azao nerbiotsua da. Hipokanpotik hipotalamora eramaten ditu seinaleak, hemisferio batetik bestera eramateaz gain.

Fornix (burmuina)
Xehetasunak
Identifikadoreak
Latinezfornix
TAA14.1.08.949 eta A14.1.09.255
FMA61965
Terminologia anatomikoa

Egitura aldatu

Fornixa gai zuriz egindako egitura bat da. 4 zutabetako bobeda ere deitzen da aurreranzko bi luzakin eta atzeranzko beste bi luzakin dituelako, zutabeak deiturikoak.

Fornixaren funtzioaren aldetik, egitura haritsu honek eskuineko hemisferioaren sistema linbikoaren egitura guztien eta ezkerreko hemisferioaren sistema linbikoaren egitura guztien arteko loturan parte hartzen du. Aurreko gune kortikalak atzeko area kortikal kontralateralekin lotzen ditu. Hau da, informazioa gurutzatzen du.

Fornixaren aurreko zutabeak gorputz mamilarrak deituriko atzeko nukleo hipotalamikoekin komunikatzen dira. Atzeko zutabeak, aldiz, nukleo edo gorputz amigdaloide deituriko atzeko eta beheko hipokanpoaren sektoreetan kokatutako telentzefaloaren nukleoekin komunikatzen dira. Laburbilduz, fornixak gorputz mamilarrak nukleo edo gorputz amigdalinoekin konektatzen ditu.

Alde kaudalerantz, hipokanpotik ateratako zuntz batzuekin jarraitzen du, hipokanpoaren finbriak osatuz. Azken hauek fornixaren atzeko zutabeen luzapena izango dira.

Era berean, gorputz mamilarrak aurreko nukleo talamikoekin komunikatuko dira traktu mamilo talamikoaren bidez. Talamoaren ostean, lobulu frontalaren kortexarekin komunikatuko da, hamargarren Brodmann gunean zehazki.

Fornixaren erdialdean fornixaren gorputza deituriko egitura bat aurkituko dugu, eta baita ezkerreko eta eskuineko zutabeak elkartuko dituen zuntz-talde bat, komisura, alegia.

Funtzioa aldatu

Trauma kirurgikoen ondorioz fornixak memorian daukan eragina aurkitu zen. Fornixa funtsezkoa da funtzionamendu kognitibo arrunterako, bereziki Papez zirkuituan parte hartuz memoriaren eraketan jardunez. Honen endekapenak amnesia anterogradoa sortuko du. Hainbat egoera patologikok egitura honetan eragina izan dezakete, hala nola linea mediako minbizietan edo herpes sinple batek sorturiko entzefalitisean. Funtzio globalean daukan garrantzia, esklerosi anizkoitza bezalako hantura-egoeretan duen parte hartzean islatzen da.

Bibliografia aldatu

  • Latarjet, Michel; Ruiz, Alfredo. «Sistema nervioso central». Anatomía Humana, Volumen 1 (4ª edición). Buenos Aires (Argentina): Editorial Médica Panamericana. pp. 178-180. ISBN 9500613689. Consultado el 11 de noviembre de 2012.
  • http://radiographics.rsna.org/content/31/4/1107.abstract
  • Neuroanatomía. A.R. Crossmann y D. Neary Tercera Edición. 2007. Editorial Elsevier Masson.

Kanpo estekak aldatu