Fluxu-diagrama algoritmo edo prozesu bat burutzeko pauso guztiak irudikatzen dituen diagrama bat da, abiapuntu eta helmuga bakarra dituena. Urratsak modu ordenatuan irudikatzen ditu, horiek gezi batez lotuz. Pauso bakoitzean burutu beharreko jarduera zein motakoa den, itxura desberdineko irudiak erabiltzen dira:

  • laukizuzenak burutu beharreko ataza sinpleak irudikatzen dituzte;
  • behar diren datuak eta eskuratzen diren emaitzak paralelogramo batez;
  • baldintza eta erabakiak erronbo batez;
  • eta prozesuaren abiapuntua eta helmuga zirkulu edo izkinak leunduta dituen laukizuzen batez.
Zenbaki baten faktoriala kalkulatzeko fluxu-diagrama.

Fluxu-diagramak hainbat alorretan erabiltzen dira prozesuak analizatu, diseinatu, dokumentatu edo kudeatzeko.[1]

Fluxu diagramak eta algoritmoak

aldatu

Fluxu-diagramekin modu grafikoan egin daitekeena algorimoekin ere egin daiteke tesu moduan. Gaur egunean fluxu diagramak gutxitan erabiltzen dira, algoritmoak askoz erabiliagoak dira prozesuak zehazteko. Algoritmo sinpleak irudikatzeko balio dute, edo algoritmo ez hain zailak deskribatzeko baina lehen mailako deskribapena erakusteko, xehetasun guztiak eman beharrik gabe.

Diagrametako oinarrizko formak

aldatu

Oinarrzko programetan azaltzen diren osagai posibleetako bakoitza forma diferente batekin adierazten fluxu-diagraman. Oinarrizko osagaiak hauek dira:

  • Agindua (aldagai bati balio bat esleitzea)
  • Sarrera-irteerako agindua (balio bat irakurri edo inprimatzea)
  • Baldintza
  • Begizta edo Iterazio kontrol-egitura
  • Beste prozesu lagungarri bat martxan jartzea

eta horrela adierazten dira fluxu-diagrametan:

Forma Izena Deskripzioa
 
Fluxu-lerroa Fluxu-lerroak sinboloak lotu eta prozesuaren norabidea markatzen du.
 
Hasiera-amaiera Elipsea, obaloa edo ertz leunduak dituen laukizuzena. Prozesuaren hasiera eta bukaera irudikatzen Hasierakoak "hasiera" hitza edo prozesuaren izena izan ohi du, eta bukaerakoak "amaiera" hitza.
 
Prozesua Laukizuzenak ekintza adierazten du.
 
Baldintza Erronboak bidegurutzea bat ebazten duen baldintza hartzen du barne. Baldintza aukera bat izan daiteke ("jarraitu nahi duzu? bai/ez") ala egiaztapen edo iragazketa bat ("adina>=18? egia/gezurra").

Erronbotik bi gezi ateratzen dira: bat behetik (ohituraz "bai" edo "egia") eta bestea albotik ("ez" edo "gezurra"), edozein kasutan, beti ondo izendatuta.

Aukerak bi baino gehiago badira "aurretik definitutako prozesua" erabiltzea komeni da.

 
Sarrera/Irteera Paralelogramoak datuen sarrera eta irteera adierazten du.
 
Oharra Prozesuaren gaineko oharrak eta iruzkinak.
 
Aurretik definitutako prozesua Alboetan tira bertikalak dituen laukizuzenetan prozesu konplexuak sartzen dira, aparteko fluxu-diagrametan edo azpierrutinetan garatzen direnak.
 
Begizta Hexagonoak era ziklikoan hainbat aldiz edo baldintza bat bete arte errepikatzen den sekuntzia adierazten du.
 
Orri barruko lotura
 
Orrien arteko lotura


Erreferentziak

aldatu
  1. Gabiola, Kepa Sarasola. (1984-06-06). Programatzeko algoritmoak. Ariketa bilduma. UEU ISBN 9788439819714. (Noiz kontsultatua: 2019-06-04).

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu