Faktorial

1etik n zenbakiraino doazen ondoz ondoko zenbaki arrunten arteko biderkaduraren adierazpide aljebraikoa. n zenbaki baten faktoriala n! adierazten da. Adibidez, 5! = 5 × 4 × 3 × 2 × 1 = 120. Hitzarmenez, 0 zenbakiaren faktoriala 1 da: 0! = 1

Edozein n zenbakiaren faktoriala, n zenbaki arrunta izanik, 1 eta n artean dauden zenbaki natural guztien biderkaduraren emaitza da. Adibidez:

n! notazioa Christian Kramp matematikariak sortu zuen.

Adierazpen orokorra aldatu

 

 

Lehenengo faktorialak aldatu

   
0 1
1 1
2 2
3 6
4 24
5 120
6 720
7 5040
8 40.320
9 362.880
10 3.628.800

Zero faktoriala (0!) aldatu

0!=1 definituta dago ondorengo propietatea bete dadin:

 


Propietate honen bidez, ikus dezakegu adibidez 4!=24 izango dela, jakinik 5!=120:

 


Erregela hau n=1-ri aplikatuz gero, 0!-ren balioa lor dezakegu:

 

Propietate nagusiak aldatu

  1. m < n bada (zenbaki arruntak izanik), orduan m! < n! izango da.
  2.   edozein n > 1 -entzako.
  3. m < n bada, orduan lehenengo propietatea kontuan harturik, m! n!-ren zatitzailea izango da: n! = n(n-1)...(m+1).m!
  4. n-m zenbakia n baino txikiagoa izanik, hirugarren propietatean m-ren ordez n-m ordezkatuz ondoko adierazpena lortuko dugu: n! = n(n-1)...(n-m+1).(n-m)

Aplikazioak aldatu

Faktorialak konbinatoria izeneko matematikaren adarrean erabiltzen dira batez ere. Hauek, n zenbaki ordenatzeko aukera desberdinen kopurua ematen digute, errepikapenik eman gabe. Aurreko adibidean, n=5 harturik, 120 aukera desberdin edukiko ditugu 5 zebaki ordenatzeko.

Newtonen binomioan ere erabili ohi dira, (a + b)n -ren garapenean koefizienteak emateko; non  -k koefiziente binominala adierazten duen:

 

 


n -k oso balio handiak hartzen dituen kasuetarako, n-ren faktorialerako hurbilketa bat existitzen da, Stirling-en formulaz ezaguna dena:

 

Formula honek, n gero eta handiagoa izan, n! orduan eta azkarrago ebaluatzen ahalbidetzen digu.

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu