While begizta

While begizta programazio egituratuan lengoaia gehienek erabiltzen duten begizta bat da, baldintza bat betetzen den bitartean bere edukia exekutatzea helburu duena.

SintaxiaAldatu

Pseudokodez idatzitako kodea honakoa liteke:

(baldintza) betetzen den bitartean
  (begiztaren edukia)
begiztaren itxiera
Baldintzak balio boolear bat bueltatzen duen aldagai edo adierazpen bat izan beharra dauka.

Lengoaia batzuen berezitasunakAldatu

Lengoaia batzuetan boolearrak ez diren balioak ere erabil daitezke baldintza bezala; esate baterako, 0 bueltatzen badu baldintza betetzen ez dela kontsideratzen da, eta betetzen dela beste kasu guztietan.

AdibideaAldatu

C programazio lengoaian idatzitako adibidea:

 int Tekla = 0;
 while (Tekla == 0)
 {
 Tekla = readkey(); /* Tekla bat irakurtzen du */
 }

Adibide honetan programa itxaroten geldituko da erabiltzaileak tekla bat sakatu arte; orduan, aurrera jarraituko du.

Kanpo estekakAldatu