Floreaga etxea

eraikitako euskal ondare nabaria Azkoitian

Floreaga etxea Gipuzkoako Azkoitia udalerrian dagoen dorretxe bat da, Azkoitiko Alde Zaharraren alboan dago. 1964ean Gipuzkoako kultura ondasuna izendatua izan zen. Gaur egun, bertan jatetxe bat dago.

Floreaga etxea
Kultura ondasuna
Alde Zaharra (Azkoitia)
Floreaga etxearen irudia.
Irudi gehiago
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaAzkoitia
Koordenatuak43°10′44″N 2°18′44″W / 43.17896°N 2.31234°W / 43.17896; -2.31234
Map
Historia eta erabilera
Eraikuntza XVI. mendea
Arkitektura
Estiloaarkitektura gotikoa
pizkundetar arkitektura
Ondarea
BICRI-51-0001471
45

Historia aldatu

1515ean Santxo Sánchez Zuazolakoaren oinetxe zaharraren gainean, haren iloba Pedrok, Karlos V.a Espainiakoa enperadorearen diruzain nagusi izatera iritsi zenak, mudejar estiloan etxe bikain hau eraikiarazi zuen. Haren ondorengoek Loiolatarrekin bat egin zuten, eta hango jaun eta andre izatera ere iritsi ziren. 1677tik aurrera, Garciezko konde-kondesen administraziopera pasatu zen eta jatorrizko ospea galdu egin zuen.

 
Floreaga etxearen irudia.

Eraikina aldatu

Oinplano angeluzuzena du, eta lau solairu eta ganbara. Beheko solairua eta solairuartea harlanduxkan egin zituzten, eta adreilu barne-betea erabili zuten gainerakoetan.

Beheko solairuan ezker eta eskuin aldeetako sarbideak dira elementurik nabarmenenak; ezkerrekoak arku zorrotza du, eta konopiala eskuinekoak. Goiko solairuetan ere ageri dira zenbait bao zorrotz, konopial, eskartzano eta dinteldun, ordena handirik gabe jarriak. Aurreko aldean ez da halakorik; hor hiru galeria ageri dira (arku karpanelak dituzte), bata bestearen gainean jarria, eta itxura oso berezi eta ezohikoa ematen diote eraikinari. Alde horrek herrira ematen du, eta adreiluz egindako apaindura deigarriak ditu.

Ikus gainera aldatu


Kanpo estekak aldatu