Five Easy Pieces
Five Easy Pieces (euskaraz Bost Pieza Erraz) 1970eko Bob Rafelson estatubatuar zinema zuzendariak zuzendutako drama film bat da. Jack Nicholson, Karen Black, Susan Anspach, Ralph Waite eta Sally Struthers aktoreek antzeztu zuten.
Lau Oscar Sarietarako izendapena jaso zitue: Film onenaren Oscar Saria (Bob Rafelson eta Richard Wechsler), Gizonezko aktore onenaren Oscar Saria (Jack Nicholson), Taldeko emakumezko aktore onenaren Oscar Saria (Karen Black) eta Jatorrizko gidoi onenaren Oscar Saria (Carole Eastman eta Bob Rafelson).
Argumentua Aldatu
Bobby Dupea (Jack Nicholson) petrolio plataforma batean lan egin eta bere aisialdia garagardoa edanez eta pokerrean jokatzen igarotzen duen gizasemea da. Atsekabetua, gonazalea eta zakarra, Rayette (Karen Black) ederra baina inozoa den neskalaguna mespretxatu eta bere haur pianojole dohaitsua zeneko iraganetik ihesi. Hiltzorian dagoen Nicholas (William Challee) aita bisitatzera jaiotetxera itzultzen denean, Carl (Ralph Waite) anaiaren emaztea den Catherine (Susan Anspach) ezagutu, eta hartaz maiteminduko da.
Aktoreak Aldatu
- Jack Nicholson: Robert "Bobby" Eroica Dupea
- Karen Black: Rayette Dipesto
- Susan Anspach: Catherine Van Oost
- Lois Smith: Partita Dupea
- Ralph Waite: Carl Fidelio Dupea
- Billy "Green" Bush: Elton
- Irene Dailey: Samia Glavia
- Toni Basil: Terry Grouse
- Helena Kallianiotes: Palm Apodaca
- William Challee: Nicholas Dupea
- John Ryan: Spicer
- Fannie Flagg: Stoney
- Marlena MacGuire: Twinky
- Sally Ann Struthers: Shirley "Betty"
- Lorna Thayer: Zerbitzaria
- Richard Stahl: Grabaketa ingeniaria
Kanpo estekak Aldatu
- Five Easy Pieces filmaren iragarkia ikusgai. Youtube.com (Ingelesez)
- IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)