Fito & Fitipaldis
Fito & Fitipaldis Euskal Herriko rock musika taldea da, 1990eko hamarkadaren amaieran sortutakoa eta nolabait Platero Y Turen ondorengoa dena eta horren oihartzuna gainditu egin duena, etxean eta kanpoan arrakasta handia lortuta.
Fito & Fitipaldis | |
---|---|
Puerto del Rosarion (Fuerteventura) egindako kontzertuaren irudia | |
Datuak | |
Jatorria | Bizkaia |
Musika mota | rock swing jazz |
Instrumentuak | Gitarra Baxua Bateria Teklatua |
Urteak | 1998 - gaur egun |
Produkzioa | |
Diskoetxea(k) | DRO |
Taldekideak | |
Fito Cabrales Carlos Raya Javier Alzola Joserra Senperena Alejandro Climent Daniel Griffin | |
Lehengo taldekideak | |
José Alberto Bátiz Miguel Colino Roberto Caballero Irazoki Polako José María Pérez José Bruno Txus Alday Candi Avelló | |
Sariak | |
Jasotako sariak | ikusi
|
Informazio gehigarria | |
Webgunea | |
Historia
aldatuHasiera (1998-2001)
aldatuFito Cabrales “Platero eta zu” taldean zegoen abeslari gisa, talde honek sustrai rockeroak zituen AC/DC, Rolling Stones, Leño, Status Quo… eredu bezala. Haien abestien gaiak tabernak, amodioa, drogak eta Rocka ziren. Baina Fito zenbait abesti ezberdin konposatzen hasi zen, bere taldearen estiloarekin bat ez zihoazenak.”Platero eta zu” utzi gabe, paraleloki “Fito eta Fitipaldiak” sortu zuen, Rockabilly, Blues, Swing eta Jazz soinuekin. Lehen diskoa 1998an argitaratu zuten, “A puerta cerrada”. Fitok ez zuen bere iraganeko ospea erabili nahi arrakasta eskuratzeko beraz, edukiera txikiko antzokietan hasi ziren jotzen, hala ere platinozko diskoa denbora gutxira eskuratu zuten.
Bigarren sorkuntza (2001-2005)
aldatuFitoren proiektu bakartiaren arrakasta itzela izan zen eta 2001ean “Platero eta zu” utziz talde berrian jarri zituen bere ilusio guztiak. Urte berean haien bigarren diskoa argitaratu zuten “Los sueños locos” eta berriro platinozko diskoa eskuratu zuten. Disko honetan gitarra elektrikoak eta Rock and Rolla berragertu ziren baina oraingoan, Fitoren estilo berriarekin.
Orainaldia (2005-gaur egun)
aldatuPartaideak
aldatuFito Cabrales (Gitarra eta Abeslaria) | Javier Alzola (Saxofona) |
Joserra Senperena (Organoa) | Alejandro Climent (Baxu Elektrikoa) |
Carlos Raya (Gitarra elektrikoa) | Daniel Griffin (Bateria) |
Discografia
aldatu- A puerta cerrada (1998)
- Los sueños locos (2001)
- Lo más lejos a tu lado (2003)
- Por la boca vive el pez (2006)
- Antes de que cuente diez (2009)
- Huyendo conmigo de mí (2014)
- Fitografía (2017)
- Cada vez cadáver (2021)
Kanpo estekak
aldatu- (Gaztelaniaz) Fito eta Fitipaldisen webgunea