Filippo Juvarra

Filippo Juvara» orritik birbideratua)

Filippo Juvarra (Messina, 1678ko martxoaren 7a - Madril, 1735ko urtarrilaren 31) italiar arkitekto barrokoa izan zen. Erroman arkitekturako ikasketak egin ondoren, erregeren arkitekto izendatu zuen Victorio Amadeo II.a Savoiakoak, eta Turingo hirira joan ziren biak. Hiri honetan egin zituen Juvarak lan goraipagarrienak: Supergako basilika (1715), Madama jauregiko aurrealdea (1718), Erregearen jauregiaren zabalpen eta berrikuntzak (1720-1721) eta Stupinigi etxeko ehiza-kasinoa (egilearen maisulana, 1729-1734). Espainiara joan zen 1735. urtean Filipe V.ak deiturik, eta La Granjan lan egin zuen. Hark egina da, orobat, Madrilgo errege-etxearen diseinua.

Filippo Juvarra

Bizitza
JaiotzaMessina1678ko martxoaren 7a
Herrialdea Siziliako Erresuma
HeriotzaMadril1736ko urtarrilaren 31 (57 urte)
LeinuaJuvarra (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzakitaliera
Jarduerak
Jarduerakarkitektoa, diseinatzailea, ingeniaria, hirigilea, scenic designer (en) Itzuli eta eszenografoa
Lan nabarmenak
MugimenduaArkitektura barrokoa

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu