Fili Chillón

idazle, margolari eta eskultore zamorarra

 

Fili Chillón

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakFelisa Chillón Lozano
JaiotzaZamora1918ko uztailaren 29a
Herrialdea Espainia
Heriotza2013 (94/95 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea eta margolaria

Felisa Chillón Lozano (Zamora, 1918ko uztailaren 29a - 2012ko abenduaren 30a), Fili Chillón izenez ezaguna, idazle, margolari eta eskultore zamorarra da. Bere jarduera artistikoa, batez ere, poesiaren esparruan garatu zuen, eta Zamoran dinamizazio kulturalari egindako ekarpena aitortu zioten.[1][2]

Ibilbidea aldatu

Fili Chillón idazlea, margolaria, eskultorea eta artisautza artistikoko irakaslea izan zen. Bere bizitza osoa Zamorari eskaini eta bizi izan zuela esan daiteke, bere poesia-kantuak margotu eta idatzi zizkion lurrari, paisaiak, kaleak eta jendea protagonista zirela. Bere lana bizitza osatzen eta betetzen zuten gauza txikiz beteta zegoen, eta bere idazkietan eta pinturetan islatu zen.

Zamora hirian poesia garatzen eta zabaltzen lagundu zuen. Fili Chillón idazleentzako eredu eta sostengu izan zen, haiekin kultur topaketak egin baitzituzten, eta jarraitu zutenentzat erreferente bat.[3]

Bere literatur jarduera zela eta, hainbat solasaldi eta poesia ekitalditan parte hartu zuen, hala nola Carlos Martín Miñambres irakasleak zuzendutakoan. Fili Chillónen konposizio lirikoak Zamora eta Gaztela-Leongo irrati eta prentsan eta Almena eta Aldaba literatur aldizkarietan zabaldu dira.[4][5]

Fili Chillón "Florián de Ocampo" Instituto de Estudios Zamoranoseko eta Almena Zamorako Talde Poetikoko kide izan zen bere sorreratik. Poesia-talde horrek eskaini zion omenaldian, honelaxe gogoratzen da haren lana:[6]

Bere poemak sentiberatasunean oinarritzen ziren, ikusmenetik entzumenera, koloretan, musikan edo baita forman ere. Bere poesia zentzumenen bidez sartzen da, baina sinbologia sentsazio horien guztien azpian dago, poza, tristura edo betetasun irrikak adierazteko.

Zamorako eskualdean bere lana eta pertsona agertzen jarraitzen du, eta hainbat ekitalditan ezagutu, omendu eta gogoratzen dute. Hala, 2018an, bere jaiotzaren mendeurrena zela eta, margolari eta poeta gisa gogoratu zuten.[7][8] Carlos Martín Miñambres literatur kritikariak Fili Chillónen obra poetikoaren lanari buruz hauxe esan zuen:

Filiren poesia sintesi-kate intuitibo bat bezalakoa da, itsasoaren kontenplazio harrotutik eta momentuko bizi-egoera animikotik datorkiona. Bi osagaiak – itsasoaren kontenplazioa eta gaur egungo bizipenak – eduki psikikoaren osagai dira, eta horien kontenplazio hunkigarri, lasai edo kitzikatua poeman adierazten saiatzen da.[9]

Aintzatespenak aldatu

  • 2014an, Zamorako Udalak, hirigune historikoko hormak apaintzeko, eta kaleko poesia berreskuratzeko Zamora en poemas, programaren barruan, bertako biztanle eta bisitariengana hurbiltzeko, hainbat idazleren olerkiez baliatu zen hala nola Koncha Pelayo, Charo Antón, Encarna Prieto,eta aipamen berezia egin zioten Fili Chillóni.[9][10][11]
  • 2017an, Emakumearen Nazioarteko Eguna zela eta, beste behin ere, Zamora hiriak Fili Chillón aitortu zuen, emakumeen omenezko zerrendan sartu baitzuen, Clara Campoamor, Rosa Luxenburgo, Ana Franco, Rosa Chacel, Carlota Rodríguez, Cándida Cadena, María Zambrano, Mariana Pineda, Justa Freire, Alexandríako Hipatia.[12]
  • 2018an, jaiotzaren mendeurrena zela eta, berriro gogoratu zuten margolari eta poeta gisa.[7]
  • 2020an, Zamora Variopinta hiri-artearen ibilbideko horma-irudietako batean agertu zen, Zamorako pertsonaia eta artisten ordezkarien artean.[13]

Obrak aldatu

Fili Chillón goitizenarekin sinatzen zuen Felisa Chillón Lozano poesia-lana. Bere poema-liburu asko Fili Chillónek berak ilustratu zituen, bere beste arte-alderdia pintura baitzen.[14][15]

  • Poemario de la Pasión (2009)
  • Villancicos (2008)
  • Esplendor del alba (2006)
  • Cuando me brinca el corazón (2000)
  • Cántico de olas (1999)
  • Brisas de campo y río (1994)
  • Sendas de luna y mar (1989)
  • Como hojas al viento (1987)

Sariak aldatu

Fili Chillónek bere ibilbide artistikoa, bereziki poetikoa dela eta, hainbat sari eta goraipamen jaso ditu, besteak beste:

  • Madrigaleseko sari partekatua, Zamorako Kultur Etxeak emana (1975)
  • Gaztelako gai baterako Ignacio Sardá III. Lehiaketako akzesita (1981)
  • Ignacio Sardá IV. Sariketa Zamorako gai baterako (1982)

Erreferentziak aldatu

  1. «Familiares y amigos despiden a la poetisa y pintora zamorana Fili Chillón» La Opinión de Zamora 2013-01-02.
  2. «Chillón Lozano, Felisa o "Fili" (ss. XX-XXI). » MCNBiografias.com» www.mcnbiografias.com.
  3. Pedrero, Ana. «Fili Chillón, cien años de amor y poesía - Zamora News, tu Periódico Digital en Zamora» zamoranews.com.
  4. «Tertulias literarias y recitales para fomentar el interés por la poesía» El Norte de Castilla 2010-06-18.
  5. [http://www.itimad.org/autores%20aldaba.html «ITIMAD - Asociaci�n Art�stico-Literaria»] www.itimad.org.
  6. «El grupo Almena destaca la fuerza y simbología de la obra de Fili Chillón» www.poesiacastellana.es.
  7. a b «Fili Chillón Lozano, centenario de su nacimiento» La Opinión de Zamora 2018-07-27.
  8. G, C.. (2013-04-08). «La Tertulia Literaria Almena rinde homenaje a la poeta Fili Chillón» La Opinión de Zamora.
  9. a b «El Ayuntamiento de Zamora decora fachadas deterioradas del casco histórico con poemas» El Norte de Castilla 2014-05-16.
  10. Global, Euro Mundo. «Nueve poemas de zamoranas se plasman en los muros del casco viejo» Euro Mundo Global.
  11. «Poemas de mujer lucen en La Reina» La Opinión de Zamora 2014-07-03.
  12. «Día Internacional de la Mujer 2017» Ayuntamiento de Zamora.
  13. S, T.. (2020-10-10). «El nuevo mural en el antiguo matadero culmina y se suma a la ruta "Zamora Variopinta"» La Opinión de Zamora.
  14. «Chillón, Fili» datos.bne.es.
  15. «Todos los libros del autor Chillon Fili» www.todostuslibros.com.

Kanpo estekak aldatu