Figurante edo estra antzerki, film eta abarretako bigarren mailako aktorea da, bereziki hitzezko partehartzerik izaten ez duena.[1] Gerra-zineman edo zinema epikoan figurante asko erabili ohi dira.

Figurante talde bat

Hainbat izar figurazio munduan hasi ziren. Hona hemen adibide batzuk: Bruce Willis, Sharon Stone, Michael Caine, Matt Damon, Clint Eastwood, Jean Harlow, Oliver Reed, Sylvester Stallone, Rodolfo Valentino edo John Wayne.

Erreferentziak aldatu

  1. Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa. Figurante. .

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau zinemari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.