Figaroren ezteiak
Figaroren ezteiak[1] (italieraz: Le nozze di Figaro) Wolfgang Amadeus Mozart musikagilearen lau ekitaldiko opera bufo bat da, Lorenzo da Ponteren italierazko libretoa duena.[2] Berez Pierre Augustin Caron de Beaumarchaisen La Folle Journée, ou le Mariage de Figaro antzezlanean oinarrituta dago.[3] 1785 eta 1786 artean idatzia, 1786ko maiatzaren 1ean estreinatu zuten Vienan, Mozartek berak zuzendua.
Figaroren ezteiak | |
---|---|
Jatorria | |
Sorrera-urtea | 1785 |
Argitaratze-data | 1785 |
Estreinaldi-data | 1786ko maiatzaren 1a |
Izenburua | Le nozze di Figaro |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | Opera bufoa eta opera |
Hizkuntza | italiera |
Zatiak | 4 ekitaldi |
Telesaila | list of operas by Wolfgang Amadeus Mozart (en) |
Egile-eskubideak | jabetza publiko eta jabetza publiko |
Deskribapena | |
Oinarritua | The Marriage of Figaro (en) |
Libretista | Lorenzo Da Ponte |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Wolfgang Amadeus Mozart |
Fikzioa | |
ikusi
| |
Historia | |
Jasotako sariak | Prix du Brigadier (en) |
Mozarten konposiziorik onenetako bat eta musikaren historiako operarik garrantzitsuenetako bat da. Bere garaian kritika asko jaso zituen arren, arrakasta handia lortu zuen antzezpenetan. Obra honekin hasten da Mozarten eta Da Ponteren arteko lankidetza, operaren historiako emankorrenetako bat, zeinetatik generoko hiru maisulan atera ziren: Figaroren ezteiak, Don Giovanni eta Così fan tutte.
Sinopsia
aldatuIstorioa Sevillan garatzen da, XVIII. mendearen bigarren erdian, eta Almavivako kondearen jauregian kokatzen da. Rosina bere emazte bihurtu da dagoeneko, kondesa, baina kondea Susanna gaztearen mesedeen bila dabil, Figaroren emaztegaia baita, kondearen morroia. Istorioa korapilatu egiten da Almavivako kondeak jakiten duenean bere morroi Cherubinok interes handia duela kondesarengan, eta, horregatik, aldamenetik kendu nahi du gerrara bidaliz. Figaro, Susanna eta kondesa ados daude kondearen asmoak oztopatzeko eta bere desleialtasuna agerian uzteko. Baina, bitartean, Figaro Bartolo eta Marcellinarekin eztabaidatzen ari da, eta honek Figaro bien semea dela jakiten du. Egunaren amaieran, protagonista guztiak jauregian daude, eta han izaten dira nahasteak, azkenean kondea eta kondesa adiskidetu eta Figaro eta Susanna ezkon daitezkeen arte.
Pertsonaiak
aldatuPertsonaia | Tesitura | Estreinaldiko aktore-multzoa Zuzendaria: Wolfgang Amadeus Mozart |
---|---|---|
Figaro | baxu-baritono | Francesco Benucci |
Susanna | soprano | Ann Storace |
Rosina kondesa | soprano | Luisa Laschi |
Almavivako kondea | baritono | Stefano Mandini |
Cherubino | mezzosoprano | Dorotea Bussani |
Marcellina | mezzosoprano | Maria Mandini |
Don Bartolo | baxu sakon | Francesco Bussani |
Don Basilio | tenore buffo | Michael Kelly |
Antonio | baxu buffo | Francesco Bussani |
Barbarina | soprano | Anna Gottlieb |
Don Curzio | tenore buffo | Michael Kelly |
Herritar, saltzaile eta zerbitzariak |
Erreferentziak
aldatu- ↑ Euskaltzaindia. (PDF) 195. arauaː Artelanen izenak. Musika. (Noiz kontsultatua: 2024-04-17).
- ↑ baluarte.com
- ↑ gara.naiz.eus