Faustino Etxebarria
Bertsolari eta idazle bizkaitarra
- Artikulu hau Dimako bertsolariari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Etxebarria (argipena)».
Faustino Etxebarria Gogenola (Dima, Bizkaia, 1917ko otsailaren 14a - Galdakao, Bizkaia, 2008ko abuztuaren 22a) bertsolari eta idazle bizkaitarra izan zen. Dimako Indusi kofradiako Zamakola auzoko "Etxenagusia" baserrian jaio zen. Bertso lanetan hainbat ekarpen egin ditu. Gerra denboran "Eusko Indarra" batailoiarekin joan zen hasiera batean baina gero Francoren aldera eraman zuten soldadu.
Faustino Etxebarria | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Dima, 1917ko otsailaren 14a |
Herrialdea | ![]() |
Heriotza | Galdakao, 2008ko abuztuaren 22a (91 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | bertsolaria eta idazlea |
Lanak
aldatu- Nor garan azaldu (1990). Antonio Zabalaren laguntzarekin.
- Nire gazte denpora (1996). Antonio Zabalaren laguntzarekin.
- Dimeko argie (2004)