Bonifazio Arandia Uriarte

trikitilaria
Fasio» orritik birbideratua)

Bonifazio Arandia Uriarte, Fasio, (Elexalde[1][2] edo Mikele[3] auzoan jaioa, Igorren, Bizkaia, 1909ko abuztuaren 30a -1987), Bizkaiko soinujole, trikitilari ezaguna izan zen, batez ere Maurizia Aldeiturriaga abeslari eta pandero jotzailearekin, eta Leon Bilbao alboka jotzailearekin egindako lanengatik.

Bonifazio Arandia Uriarte

Bizitza
JaiotzaIgorre1909ko abuztuaren 30a
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Heriotza1987 (77/78 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jardueraktrikitilaria eta musikaria
Musika instrumentuatrikitia

Igorreko Elexalde auzoan jaioa, soinujole ezaguna izan zen. Bere lehen eskusoinua ilara bateko akordeoi bat izan zen. Gero trikitia erosi zuen. Hamahiru urterekin hasi zen plazan jotzen. Urte askotan utzita egon ondoren, 1971ean itzuli zen, txapelketa bat irabaziz. Arteagako Benantzio Bernaola Karakol hil ondoren, beronen emaztea zen Maurizia eta Leon Bilbao albokariarekin batu zen entzute handiko hirukotea osatzeko. Bizkaiko trikiti estiloa zabaldu zuten plazarik plaza.

Erreferentziak aldatu

  1. Aiko taldea: Fasioren mendea.
  2. «Arandia Uriarte, Bonifazio - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2021-06-27).
  3. Txoko Musikala. (2002-02-02). «Txoko Musikala: Bonifacio Arandia "Fasio"» Txoko Musikala (Noiz kontsultatua: 2021-06-27).

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau Bizkaiko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.