Far and Away (euskaraz Urruti-Urrutira) 1992ko Ron Howard estatubatuar zinema zuzendariaren abenturazko filma bat da. Tom Cruise eta Nicole Kidman aktoreek antzeztu zuten. AEBtara oandako irlandar etorkinei buruzko filma da.

Far and Away
John Williamsen filma
Egilea(k)John Williams
Argitaratze-data1992
IzenburuaFar and Away
Jatorrizko hizkuntzaingelesa
Jatorrizko herrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
Banatze bideaeskatu ahalako bideo
Ezaugarriak
Genero artistikoafilm erromantikoa, film dramatikoa, abenturazko filma eta boxing film (en) Itzuli
Iraupena134 minutu
Koloreakoloretakoa
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)Ron Howard
Gidoigilea(k)Ron Howard
Bob Dolman

Antzezlea(k)
Ekoizpena
EkoizleaRon Howard
Brian Grazer
Bob Dolman


Konpainia ekoizleaUniversal Studios
EdizioaDaniel P. Hanley (en) Itzuli
Bestelako lanak
MusikagileaJohn Williams
Argazki-zuzendariaMikael Salomon (en) Itzuli
Fikzioa
Kontakizunaren tokiaIrlandako Errepublika

IMDB: tt0104231 Filmaffinity: 452048 Allocine: 7678 Rottentomatoes: m/far_and_away Mojo: farandaway Allmovie: v16782 TCM: 19311 Metacritic: movie/far-and-away TV.com: movies/far-and-away Netlix: 492899Edit the value on Wikidata

Lehenbiziko Irlandako hego-mendebaldeko Kerry konderrian dagoen Dingle penintsulako Dún Chaoin herrian filmatu ziren, hain zuzen ere, 1971an David Lean ingeles zinema zuzendariaren Ryan's Daughter filma filmatu zen leku berdinean.

1992ko Canneseko Zinemaldian lehiatu zen.

Argumentua aldatu

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

XIX. mendea, Irlandako mendebaldeko kostaldea. Odol beroko gazte irlandarra den Joseph Donnelly, eta bere aita eta bi anaiak lurjabe handi baten jabetzakoak diren lursailak landuz erdipurdika bizi dira. Haien eskualde osoko lursail guztiak ere Christie lurjabe jauna boteretsuaren jabetzakoak dira. Christieren gizonek sortutako sute baten ondorioz familiaren etxola erre eta Josephen aita hiltzean gazteak mendekatzea erabakitzen du, jaiotetxea laga eta Christie jaunaren etxaldera joanez bera hiltzen saiatuz, baina kale egiten du. Handik gutxira, duelu bat saiestu asmoz, Ameriketara emigratuko du, Ozeano Atlantikoa zeharkatzen duen ontzian Christieren alaba eder bezain harroputz eta finegia den Shannon-elin elkartuko delarik. Behin Boston hiriko portuan lur hartuta bakoitzak bere nidea egitea erabakitzen du, baina Shannoni zeramazkien zilarrezko goilara guztiak lapurtzen dizkiote. Honenbestez bi gazteek heuren aberkideek AEBtan egin duten moduan heuren patua edota bizia nola edo hala topatzearen abenturari ekingo diote.

Aktoreak aldatu

Kanpo estekak aldatu