Falo zantarra 1988an Jose Inazio Basterretxeak idatzitako eleberri labur pornoa da, Joane Barolo izengoitiaz argitaratuta.

Falo zantarra
Datuak
Idazlea (1988)
Argitaratze-data1988
GeneroaEleberri erotikoa
Herrialdea Euskal Herria
BildumaEuskal literatura erotikoa
Orrialdeak76
ISBN84-7529-541-X

Joane Barolo

aldatu

Etxeberriak egile heteronimoa sortu zuen eleberri hau argitaratzeko. Horrela, liburuaren solapan, Baroloren biografia faltsua jaso zuen. Horren arabera, egilea 1959an Italian jaio zen. Apaiz ikasketak hasi zituen baina utzi zituen eta, ondoren, sexuaren gozamenak aurkitu zituen.

Argumentua

aldatu

Oso istorio sinplea da eleberri honetan landutakoa. Gizon bat putetxe batera doa eta solairuz solairu ibiliko da, gau guztian. Solairu bakoitzean esperientzia berriak ezagutuko ditu: emakumeekin gizonekin, haurrekin eta bestelako jostailuekin... Istorioa lineala bada, zenbait momentutan protagonistaren oroimenak atzera egingo du, gazteago zenean ezagutu zituen neska-mutilengana.

Bibliografia

aldatu
  • Falo zantarra. Euskal literatura erotikoa bilduma, Donostia: Elkar, 1988. ISBN: 84-7529-541-X

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu