Fadila Saâdane

Aljeriako gerran borrokatu zuen militante nazionalista (1938-1960)

Fadila Saâdane (arabieraz: فضيلة سعدان‎; Ksar El Bokhari edo Boghari, Médéa, Aljeria, 1938ko apirilaren 10aKonstantina, 1960ko ekainaren 17a) Aljeriako gerran borrokatu zuen militante nazionalista izan zen. Meriem Saâdaneren ahizpa gazteena izan zen.

Fadila Saâdane

Bizitza
Jaiotza1938ko apirilaren 10a
HerrialdeaAljeria Frantsesa
HeriotzaKonstantina1960ko ekainaren 17a (22 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakarabiera
Jarduerak
Jarduerakaktibista

Biografia aldatu

Familia, haurtzaroa eta ikasketak aldatu

Fadila Saâdane 1938ko apirilaren 10ean jaio zen Ksar el Bokhari-n, Médéatik gertu (Aljeria). Aita Mohammed Salah Saâdane zuen, eta ama, Khedidja Chettab.[1] Aita Aurés eskualdeko Merouana herrikoa zen. Oum El Bouaghi probintziako Aïn M'lila herrian abokatu gisa lan egiten zuen bertako epailearekin istilu bat izan zuen arte. Handik aurrera, maisu lanean jardun zuen. Familia Ksar el Bokharitik joan zen El Eulma-ra (behialako San Arnaud) bizitzera, Aljeriako ekialdean, Sétif-etik gertu, dagoen herrira. Aita 1940an hil zenean, familia El Harrouch-era joan zen aldi baterako, amaren aldeko senideekin batera. Han hasi zen Fadilaren eskolatze-prozesua. Gero, Konstantinara joatea erabaki zuten, eta han, auzo arabiarreko Abdallah Bey kalean bizi izan ziren.[2]

Konstantinan Collège de Jeunes Filles ikastetxean ikasi zuen,[2] eta, 16 urte zituela, bat egin zuen AJEMAko Association de la Jeunesse Estudiantine Musulmane de Constantine ikasleen elkartearekin. Elkartea PPA Parti du peuple algérien alderdiaren adarra zen eta 230 kide baino gehiago zituena.[2][3] Falima, Halima Maïza eta Belaïd Abdesselam-ekin batera, elkartearen zuzendaritza taldeko kide izan zen.[2][3] Elkartearen xedea Konstantinako ikasle musulmanen arteko lotura ezartzea eta eskolaren lana zabaltzea zen, batez ere aisialdiko kultur jarduerak antolatuz. Elkartearen helburu ofizialak egunkari bat eta liburutegi bat sortzea eta ikastaroak eta hitzaldiak antolatzea ziren.[2] Horrela, elkartean arabierazko kultur ikuskizunak antolatu zituzten, eta Ahmed Réda Houhou letra-gizon eta Association des Oulémas elkarteko kideak zuzendutako El Mezhar El Qssentini arte-elkartea gonbidatu zuten.[2]

UGEMA Union générale des étudiants algériens erakundeak 1956ko maiatzaren 19an greba mugagabea deitu zuenean, AJEMA batxilergoko ikasleen elkarteak bat egin zuen deiarekin. Greban parte hartzeak ekarri zuen Falimak batxilergoko bigarren zatia bertan behera utzi behar izatea.[2][3]

Militantzia Aljeriako gerran aldatu

FLN erakundeak eta ALN Armée de libération nationalek, haren fronte armatuak, ikasleei dei egin zieten beren taldeetara batzeko. Fadila Saâdane, Anissa Ghamri irakaslearekin eta Zohra Gherib bigarren hezkuntzako ikaslearekin batera, FLNko zelula batean sartu zen.[2] Bere misioak ziren, batetik, fedajinen ekintzetan laguntzea, eta, bestetik, Djebel el Ouahch mendietako makiei hornigaiak, botikak eta bestelako premiazko gaiak garraiatzea. Txostenak, liburuxkak eta bestelako dokumentuak idazteaz ere arduratzen ziren. Fadila Saâdane Amor Bendali doktorearekin batera aurkitu eta atxilotu zuten. Coudiateko espetxean sartu zuten 1956ko azarotik hurrengo urteko amaiera arte.[3]

Kartzelatik irtendakoan, ikasketekin jarraitu zuen eta 1958an Clermont-Ferrandera (Frantzia) joan zen batxilergoaren bigarren zatia gainditu ondoren. Frantzian egon zen bitartean, Meriem arreba, iraultzarekin bat egin zuena, atxilotu eta hil arte torturatu zuten.[3]

Fadila Saâdane izan zen Wilaya 2ko eskualdeko FLNko buruzagien bileretara joan ohi ziren emakume bakanetako bat.[2] Inoiz, makien misioetan, armada frantsesaren kontra ere borrokatu zuen bere burkideekin batera.[3]

Fadila Saâdaneren heriotza aldatu

1960ko abuztuaren 17an, Amar Rouag, Amar Kikaya, Malika Bencheikh El Hocine eta Fadila Saâdane berak osatutako lau pertsonako komando batek etxe bat okupatu zuen behialako Rue Vieux kaleko 4. zenbakiko eraikinean, R 'cif auzoan (Konstantinako judutegia). Kalea hiriko zaharrenetako bat zen, eta Jules Favre plaza zaharraren eta Galettes plazaren artean zegoen (gaur egungo Rahbet Essouf). Etxe hartan harrapatu zituen armada frantsesak, eraikina inguratuta baitzuen aldez aurretik jaso zuen salaketa bati esker. Inguratuta zeudela konturatu zirenean, taldekideek binaka ihes egitea erabaki zuten. Rue Vieux kaleko 4. zenbakiko etxeko teilatu gainetik 2. era pasatzea lortu zuten.[4] Fadila Saâdane teilatura igon zen lehena izan zen. Errenditzeari uko eginez, aurre egin zien soldadu frantsesei. Armada kolonialak bertan hil zuen 22 urteko Fadila Saâdane, armak eskuan zituela.

Esker onak aldatu

  • Konstantinan Fadila Saâdane izena jarri ziotef bertako ikastetxe bati.[5]
  • Hiri bereko auzune berri batek ere Fadila Saâdane izena du.[6]
  • Soraya Ammour zine zuzendariak film bat egin zuen Saâdane ahizpei buruz 2020an.[7]

Erreferentziak aldatu

  • Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, frantsezko wikipediako «Fadila Saâdane» artikulutik itzulia izan da, 2023-03-18 data duen 202419819 bertsioa oinarritzat hartuta. Sartze-datarik ez duten erreferentziak, edo 2023-03-18 baino lehenago datatuak, jatorrizko artikulutik ekarri dira itzulpenarekin batera. Era berean, frantsesezko bertsioa arabierazkoaren itzulpena da, artikuluan bertan adierazten den moduan: Cet article est partiellement ou en totalité issu de l’article de Wikipédia en arabe intitulé « فضيلة سعدان » (voir la liste des auteurs).
  1. Fadila Saâdane : itinéraire d’une femme Algérienne combattante. 8 décembre 2010.
  2. a b c d e f g h i (Frantsesez) Nadjib, Achour. (2010-12-07). «Fadila Saâdane : itinéraire d’une femme Algérienne combattante – الهوقار | Hoggar» hoggar.org (Noiz kontsultatua: 2023-10-18).
  3. a b c d e f (Frantsesez) Mallek, Omar. (2017-09-10). «Fadila Saâdane» Algérie Profonde (Noiz kontsultatua: 2023-10-18).
  4. Faits historiques : 17 juin 1960, l'accrochage de l'ex-rue Vieux. 17 juin 2014.
  5. «LYCÉE FADILA SAÂDANE À CONSTANTINE - Goethe-Institut Algier» www.goethe.de (Noiz kontsultatua: 2023-10-18).
  6. (Ingelesez) «Cité Fadila Saâdane» Mapcarta (Noiz kontsultatua: 2023-10-18).
  7. (Frantsesez) «Le film documentaire sur les soeurs martyres Saâdane projeté dans les universités de Constantine» www.pressreader.com (El Watan) 2020ko otsailaren 11 (Noiz kontsultatua: 2023-10-18).

Bibliografia aldatu

Kanpo estekak aldatu