Meriem Saâdane

aljeriar erizaina eta militante nazionalista (1932-1958)

Meriem Saâdane (Merouana, 1932ko uztailaren 14aHamma Bouziane, 1958ko ekainaren 22a) erizain aljeriar bat izan zen. Militante nazionalista izan zen, eta Aljeriako independentzia-gerran parte hartu zuen zauritutako mujahidinak artatzen. Fadila Saâdane-ren ahizpa nagusia zen.

Meriem Saâdane
Bizitza
JaiotzaMerouana (en) Itzuli1932ko uztailaren 14a
HerrialdeaAljeria Frantsesa
HeriotzaHamma Bouziane (en) Itzuli1958ko ekainaren 22a (25 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakarabiera
Jarduerak
Jarduerakerizaina

Biografia aldatu

Familia, haurtzaroa eta ikasketak aldatu

Meriem Saâdane 1932ko uztailaren 14an jaio zen Merouanan, Batnatik gertu, Aljeriako Aurès mendi eskualdean. Aita Mohammed Salah Saâdane zuen, eta ama, Khedidja Chettab. Aita Aurés eskualdeko Merouana herrikoa zen. Oum El Bouaghi probintziako Aïn M'lila herrian abokatu gisa lan egiten zuen bertako epailearekin istilu bat izan zuen arte. Handik aurrera, maisu lanean jardun zuen. Familia Ksar el Bokharitik joan zen El Eulma-ra (behialako San Arnaud) bizitzera, Aljeriako ekialdean, Sétif-etik gertu, dagoen herrira. Aita 1940an hil zenean, familia El Harrouch-era joan zen aldi baterako, amaren aldeko senideekin batera. Han hasi zen Fadilaren eskolatze-prozesua. Gero, Konstantinara joatea erabaki zuten, eta han, auzo arabiarreko Abdallah Bey kalean bizi izan ziren.[1]

Konstantinan, Collège de Jeunes Filles ikastetxean sartu zen. 1949an, irakaskuntza ertaineko titulua jaso zuen. Gero erizaintza eskolara joan zen eta 1951n diploma lortu zuen. 1953an lanean hasi zen Konstantinako ospitalean.[2]

Ibilbide militantea aldatu

Aljeriako Independentzia Gerra hasi zenetik, Konstantina hiriko zelula sekretuekin bat egin zuen. Zauritutako mujahidinak sendatzen zituen eta haien horniduraz arduratzen zen 1958ko urtarrilean atxilotu zuten arte. Handik gutxira askatu zuten, baina 1958ko maiatzean berriro ere atxilotu zuten.[3]

Meriem Saâdaneren heriotza aldatu

1958ko maiatzean atxilotutakoan, Amezianeko Inteligentzia eta Ekintza Zentrora eraman zuten. Han, abusurik okerrenak jasan zituen eta hil arte torturatu zuten.[3] 1958ko ekainaren 22an, soldadu frantsesek bere gorputz mutilatua eta Konstantinako beste 52 militante hildakoenak, besteak beste, Tewfik Khaznadar-ena, Jebel Boughareb haitzulora jaurti zuten. Hogeita sei urte besterik ez zituen Mériemek.[4]

Erreferentziak aldatu

  • Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, frantsesezko wikipediako «Meriem Saâdane» artikulutik itzulia izan da, 2022-12-17 data duen 199553167 bertsioa oinarritzat hartuta. Sartze-datarik ez duten erreferentziak, edo 2022-12-17 baino lehenago datatuak, jatorrizko artikulutik ekarri dira itzulpenarekin batera.
  1. (Frantsesez) Nadjib, Achour. (2010-12-07). «Fadila Saâdane : itinéraire d’une femme Algérienne combattante – الهوقار | Hoggar» hoggar.org (Noiz kontsultatua: 2023-10-18).
  2. (Arabieraz) «Meriem Saâdane martiria -الشهيدة مريم سعدان» المتحف الجهوي للمجاهد سكيكدة (Mujahid Skikda (Ali Kafi Koronela) Eskualdeko Museoaren webgune ofiziala.) (Noiz kontsultatua: 2023-10-18).
  3. a b (Frantsesez) Amrouni, Hassina. (2013ko otsailaren 23a). Mortes sur l’autel de la liberté : Meriem et Fadéla Saâdane. (Noiz kontsultatua: 2023-10-19).
  4. (Frantsesez) «La femme dans la guerre d’Algerie» Tipaza (Noces@Tipaza) 2020-01-30 (Noiz kontsultatua: 2023-10-18).