FC Sheriff Tiraspol (errusieraz ФК Шериф Тирасполь) Moldaviako futbol talde arrakastatsuena da, Tiraspol hirikoa (Transnistria). Moldaviako 16 Liga eta 9 Kopa irabazi ditu. Estatu Independenteen Erkidegoko Kopa ere bi aldiz irabazi du.

FC Sheriff Tiraspol
Sorrera 1997
Futbol zelaia Sheriff Stadium
(edukiera: 14.300 lagun)
Presidentea Moldavia Victor Gușan
Entrenatzailea Kroazia Goran Sablić
Liga Moldaviako liga
2019 1.a
Webgunea www.fc-sheriff.com
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa
Jokalariak 2013ko liga garaipena ospatzen.

HistoriaAldatu

Viktor Guşan polizia ohiak sortu zuen Sheriff taldea 1997an, hortik bere izen berezia. Bigarren mailan hasi zen baina lehenengo urtean 14 puntutako aldea aterata lehen mailara igo eta 1999an lehenengo garaipen sonatua lortu zuen, Moldaviako Kopa.

2001etik aurrera jokatu diren liga guztiak irabaziz ditu, 2011 eta 2015ekoak salbu. 2016 eta 217ko Ligak irabazteko "urrezko partida" jokatu behar izan zuen, bigarrena izan zen Daciarekin puntutan berdinduta bukatu baitzuen. 2016an 1-0 emaitza izan zen, baina bigarren 2017an penalti jaurtiketek erabaki zuten txapelduna. 9 Kopa ere baditu eskuratuak.

Nzioarte mailan, 2003an Estatu Independenteen Erkidegoko Kopa irabazi zuen finalean Skonto Riga letoniarra 2-1 gaindituz. 2009an berriz irabazi zuen oraingoan Kazakhstango Aktoberekin 0-0 berdindu eta penalti jaurtikeketan irabaziz.

UniformeaAldatu

     
 
 
 
2012-2016
     
 
 
 
2016-2017
     
 
 
 
2017-2018

PalmaresaAldatu

Moldavian: 35Aldatu

  • Moldaviako Liga (18): 2000-01, 2001-02, 2002-03, 2003-04, 2004-05, 2005-06, 2006-07, 2007-08, 2008-09, 2009-10, 2011-12, 2012-13, 2013-14, 2015-16, 2016-17, 2017, 2018, 2019.
  • Moldaviako Kopa (10): 1999, 2001, 2002, 2006, 2008, 2009, 2010, 2015, 2017, 2019.
  • Moldaviako Superkopa (8): 2003, 2004, 2005, 2007, 2013, 2015, 2016, 2017.

Nazio artean: 2Aldatu

Kanpo estekakAldatu