FC FCSB (izen osoa Fotbal Club FCSB, aurrez FC Steaua București), «Bukaresteko Izarra Futbol Kluba» izen osoaren siglak), Errumaniako futbol talde bat da, Bukarest hiriburukoa. Errumaniako txapelketa gehien irabazi duen taldea izateaz gain Europako Kopa eta Superkopa irabazi zituen 1986 denboraldian.

FCSB
Ezizena(k)Roș-Albaștrii ("gorri-urdinak")
Sorrera1947
Futbol zelaiaArena Națională
edukiera: 55.600 lagun
inaugurazioa: 2011
JabeaErrumania George Becali
EntrenatzaileaErrumania Anton Petrea
LigaErrumaniako Liga I
2023-241.a
Webguneawww.steauafc.com
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa
Steauako zaleak 24. liga garaipena ospatzen.

Historia

aldatu

Steaua Bukarest 1947ko ekainaren 7an sortu zuten Errege Etxeko hainbat ofizial gaztek. Kirol anitzeko elkartea zen eta futbola zazpi kirolen artean bat baino ez zen. Asociația Sportivă a Armatei București izena eman zioten, hau da, "Bukaresteko Armadako Kirol Elkartea". Denbora pasa ahala futbolaren atala nagusitu zitzaien gainerako kirolei.

Lehenengo titulua berehala iritsi zen, 1947ko Kopa, eta ordutik aurrerako hamarkada guztietan Errumaniako talde nagusia izan zen. 1961ean izena aldatu zuen; CSA Steaua București (Clubul Sportiv al Armatei Steaua) eta Steaua ("izarra") elementua bere adierazgarri nagusia bihurtu zen, herrialde komunistetako armadaren kirol elkarte gehienek bere egin zuten ikurra izan zen izarra.

Taldearen "urrezko aroa" 80. hamarkadan iritsi zen, Errumanian nagusi izatetik Europa eta Munduko txapeldun izatera pasa baitzen. Emerich Jenei eta Anghel Iordănescu entrenatzaileen eskutik denboraldi bikaina osatu zuen 1984-85ean. Hurrengo urtean Europako Kopako finalera iritsi zen. Sevillan jokatu zuen finala, Bartzelona Futbol Klubaren aurka, eta partidan ez zen golik izan, ez eta luzapenean ere. Penalti jaurtiketak iritsi ziren eta Helmut Duckadam atezainak kataluniarrek jaurtitako lau penaltiak gelditu zituenez Steaua Europako Txapeldun bihurtu zen. Kontinente arteko Futbol Kopa jokatu zuen hurrena eta Argentinako River Platek 1-0 emaitzaz garaitu zituen errumaniarrak. Europara itzuliz Superkopa irabaztea lortu zuen Dinamo Kiev 1-0 menpean hartuz. 1989an bigarren aldiz jokatu zuen Europako Kopako txapelketa baina oraingoan AC Milanek irabazi zuen 4-0ko emaitzaz.

UEFAren legeei jarraiki futbol taldea Armadatik banatu eta talde pribatua bihurtu zen 1998an.

XXI mendean ere talde indartsua izaten jarraitu du, Errumaniako txapelketetan nagusitasun handia erakutsita. Sei Liga eta bi Kopa lortu ditu. UEFA Europa Leagueko finalerdiak ere jokatu zituen 2006an, baina Middlesbrough taldeak utzi zuen finaletik kanpo.

Uniformea

aldatu
     
 
 
 
2015-2016
     
 
 
 
2016-2017
     
 
 
 
2017-2019
     
 
 
 
2019-2021
     
 
 
 
2021-2022


Palmaresa

aldatu

Errumanian: 59

aldatu
  • Errumaniako Liga (27): 1951, 1952, 1953, 1956, 1960, 1961, 1968, 1976, 1978, 1985, 1986, 1987, 1988, 1989, 1993, 1994, 1995, 1996, 1997, 1998, 2001, 2005, 2006, 2013, 2014, 2015, 2024.
  • Errumaniako Kopa (24): 1949, 1950, 1951, 1952, 1955, 1962, 1966, 1967, 1969, 1970, 1971, 1976, 1979, 1985, 1987, 1988,1989, 1992, 1996, 1997, 1999, 2011, 2015, 2020.
  • Errumaniako Superkopa (6): 1994, 1995, 1998, 2001, 2006, 2013.
  • Ligako Kopa (2): 2015, 2016

Nazio artean: 3

aldatu
  • Txapelduna (0)
  • Finalista (1): 1986
  • Txapelduna (1): 1986
  • Finalista (1): 1989
  • Txapelduna (1): 1986
  • final aurrekoak 2006an.

Euskal taldeen aurkako partidak

aldatu

Steauak kanporaketa bakarra jokatu du euskal taldeen aurka:

Denboraldia Txapelketa Fasea Etxekoa Emaitza Kanpokoa
2004-05 UEFA Kopa Liga fasea Athletic 1-0 Steaua

Kanpo estekak

aldatu