FC København

F.C. Copenhagen» orritik birbideratua)

FC København talde berria da, 1992. urtean sortu baitzen Kopenhageko talde historiko biren batasunetik, alde batetik Danimarkako klubik zaharrena zen Kjøbenhavns Boldklub (16 liga garaipen zituen) eta bestetik Boldklubben 1903 (zazpi liga garaipen zituen).

Football Club København
Ezizena(k)Byens Hold ("Hiriko taldea")
Løverne (Lehoiak)
Sorrera1992
Futbol zelaiaParken Stadion
edukiera: 41.752 lagun
inaugurazioa: 1992
PresidenteaAllan Agerholm
EntrenatzaileaNorvegia Jacob Neestrup
LigaDaniar superliga
2022-231.a
Webguneahttp://www.fck.dk
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa
Jokalariak gola ospatzen.

Historia aldatu

Aurreko taldeak aldatu

Kjøbenhavns Boldklub Europa kontinentaleko talde zaharrena da, 1876an eratu baitzen. Hasiera batean kriket eta futbol taldea zen baina tenis, badminton, igeriketan eta petankan ere aritzen zen. XX mendean zehar Danimarkako talde arrakastatsuena izan zen 15 liga irabazi baitzituen, azkena 1980an. Bereziki onak izan ziren 1910ko hamarkada (4 liga irabaziz) eta Bigarren Mundu Gerraren ondorengo urteak (beste lau liga). Bere jantzia zuria zen.

Boldklubben 1903 izenak dioen bezala 1903an sortu zen. XX mendean 7 liga eta bi kopa eskuratu zituen. UEFA Kopan final laurdenetara iritsi zen 1992an. Honek kamiseta zuri beltza zeukan eta prakak ere beltzak ziren.

Elkarketa aldatu

1992ko uztailaren 1ean taklde biek bat egin zuten eta Boldklubben 1903-ren lizentzia erabili zuten Daniar Superligan aritzeko. Bere debutean liga irabazi zuen eta 1994. urtean bigarren gelditu zen ligan eta kopan, baina 90. hamarkadaren bukaeran Odense BK eta Brøndby IF nagusitu zitzaizkion. Hurrengo hamarkadan 5 liga eta 2 koparen jabe egin zen. Azken urteetan herrialdeko talde indartsuenetakoa izan da.

UEFAko Txapeldunen Ligan ere parte hartu du ligaxkan 6 aldiz 2024 arte.

Uniformea aldatu

     
 
 
 
2016-2018
     
 
 
 
2018-2019
     
 
 
 
2019-2021
     
 
 
 
2021-2022
     
 
 
 
2022-2023

Palmaresa aldatu

Kjøbenhavns Boldklub aldatu

  • Danimarkako Liga (15): 1912–13, 1913–14, 1916–17, 1917–18, 1921–22, 1924–25, 1931–32, 1939–40, 1947–48, 1948–49, 1949–50, 1952–53, 1968, 1974, 1980
  • Danimarkako Kopa (1): 1969

Boldklubben 1903 aldatu

FC København aldatu

  • Danimarkan: 28
    • Superliga daniarra (15): 1993, 2001, 2003, 2004, 2006, 2007, 2009, 2010, 2011, 2013, 2016, 2017, 2019, 2022, 2023
    • Danimarkako Kopa (9): 1995, 1997, 2004, 2009, 2012, 2015, 2016, 2017, 2023
    • Ligako Kopa (1): 1996
    • Danimarkako Superkopa (3): 1995, 2001, 2004
  • Europan: 1
    • Txapeldunen Ligan: 2006-07, 2010-11, 2011–12, 2016–17, 2022–23 eta 2023–24 denboraldietan. Final-zortzirenetara iritsi zen 2011 eta 2024an.
    • UEFA Kopan: 10 parte hartze.
    • Atlantikoko Kopa (1): 2014

Guztira aldatu

Kanpo estekak aldatu