Eztabaida:Spánverjavígin

Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, ingelesezko wikipediako «Spánverjavígin» artikulutik itzulia izan da. Jatorrizko artikulu hori GFDL edo CC-BY-SA 3.0 lizentzien pean dago. Egileen zerrenda ikusteko, bisita ezazu jatorrizko artikuluaren historia orria.

Spánverjavígin: Islandiako sarraski bakarra? aldatu

Spánverjavígin gertakaria Islandiako sarraski bakarra izan zela baieztatzen duen esaldia gehiegitxo baieztatzea dela iruditzen zait, kendu egingo nuke, nire ustez hori ez da egia.
Islandiar sagak irakurtzea nahikoa da, jada norvegiar bikingoek behin aurretik zeuden irlandar fraide dohakabe eta urriak indarrez bota eta Islandia piskanaka kolonizatzen joan ziren lehenbiziko unetik bertatik sarraskiak jazo zirela jabetzeko, norvegiar bikingo horien gehiengoa Norvegiako Erresuman bertan erregea eta nobleziarekin hainbat arrazoiengatik liskarrak izan ondoren bizileku eta lur berrien bila halabeharrez itsasoratu ziren iheslariak baitziren, Norvegian gelditu ezkero erregearen gizonek hiltzeko arriskua baizuten: derrigorrezko itsasoratze hau norvegiar bikingoek gainontzeko europarrek nabigatzea beldur ziren itsasoetan nabigatzeko balentria burutzera bultzarazo zituen arrazoi nagusienetakoa da, irlandar fraideena erlijio gogoeta eta bizimodu apala izateko bakardadea bilatzea izan zen gisa.
Saga horien arabera Islandian norvegiar bikingo antzindarien arteko famili liskarrak, lur sail banaketa edo ondorengotza desadostasunak eta erailketak maiz jazo ziren, sarraskiak barne, horien ondorioz, Islandiako talde batzuk itsasoratu eta Groenlandia eta Ameriketaren europar "deskubrimendua" burutu zuten, bai Groenlandiako iparraldean jada eskimalekin eta Ameriketan amerindiarrekin topo egin baizuten. -Euskaldunaa (eztabaida) 15:02, 21 ekaina 2014 (UTC)

Ezin dugu sagak historia-lan moduan hartu, literaturakoak baizik. Edonola ere, ingelesezko wikipedian jada zalantza hori izan zuten eta, Islandiako historian adituak ez garenez, hobe eduki entziklopedikoen alde jo eta esaldia moldatzea. Nigatik, bale. --Marklar (eztabaida) 16:08, 21 ekaina 2014 (UTC)
"Spánverjavígin" orrira bueltatu.