Eskimal
Eskimal lotutako hainbat talde indigenentzat erabiltzen den exonimo bat da. Inuitak (Alaskako Iñupiat, Kanadako inuitak eta Groenlandiako inuitak barne) eta Yupikak, Siberian eta Alaskan bizi direnak. Bada lotutako hirugarren talde bat, Aleut herria, Aleutiar Uharteetan bizi direnak, baina hauek ez dira, normalki, eskimaltzat hartzen. Hiru taldeek arbaso komuna dute, eta familia bereko hizkuntzak hitz egiten dituzte, Eskimo-aleut hizkuntzak.Ipar Poloaren inguruan bizi diren herri hauek Artikoan eta ingurune subartikoetan bizi izan dira Siberiako ekialdetik hasita eta Alaskaraino, Kanadako Iparraldea, Nunavik, Nunatsiavut eta Groenlandian.
Inuit, Yupik eta Aleut askok uste dute eskimal terminoa, etimologia eztabaidatua duena[1], iraingarria edo gutxiesgarria dela[2][3]. Hala ere, eskimal hitza oraindik erabiltzen da liburu historikoetan, hizkuntzalaritzan, arkeologian eta testuinguru kulturalean. Kanadako[4] eta Ameriketako Estatu Batuetako[5] gobernuek mugimenduak egin dituzte eskimal hitza dokumentazio ofizialetik ezabatzeko, baina ez da guztiz desagertu, hitza testu legal batzuetan erabiltzen delako, bereziki leinuen ohiturak kodetzerakoan[6]. Kanadak ofizialki Inuit hitza erabiltzen du Kanadako iparraldean bizi diren herri indigenak izendatzeko ez badira Lehen Nazioak edo Métis[7][8]. AEBko gobernuak legalki erabiltzen du Alaskako Natibo Yupik, Inuit eta Aleut leinuetako kideak izendatzeko, baita Tlingit, Haida, Eyak eta Tsimshian herri ez-eskimalentzat eta Atabaskar/Dene herrietako batzuentzat[9]. Beste talde batzuek ere esaten dutenez eskimalak direla, munduko talde aborigen zabalena da hedaduran[10][11].
171.000 eta 187.000 Inuit eta Yupik artean daude, gehienak eskualde zirkunpolarretan bizitzen. Horietatik 53.785 AEBn bizi dira, 65.025 Kanadan, 51.730 Groenlandian eta 1.657 Errusian. Gainera, beste 16.730 Danimarkan bizi dira[12][13][14][15].
Erreferentziak
aldatu- ↑ (Ingelesez) Company, Houghton Mifflin. (2005). The American Heritage Guide to Contemporary Usage and Style. Houghton Mifflin Harcourt ISBN 978-0-618-60499-9. (kontsulta data: 2024-02-05).
- ↑ (Ingelesez) Patrick, Donna. (2013-06-10). Language, Politics, and Social Interaction in an Inuit Community. Walter de Gruyter ISBN 978-3-11-089770-8. (kontsulta data: 2024-02-05).
- ↑ (Ingelesez) Dorais, Louis-Jacques. (2010). Language of the Inuit: Syntax, Semantics, and Society in the Arctic. McGill-Queen's Press - MQUP ISBN 978-0-7735-3646-3. (kontsulta data: 2024-02-05).
- ↑ (Ingelesez) MacDonald-Dupuis, Natasha. (2015-12-16). «The Little-Known History of How the Canadian Government Made Inuit Wear ‘Eskimo Tags’» Vice (kontsulta data: 2024-02-05).
- ↑ (Ingelesez) May 24, Annie Zak Updated:; May 24, 2016 Published:; 2016. «Obama signs measure to get rid of the word 'Eskimo' in federal laws» Anchorage Daily News (kontsulta data: 2024-02-05).
- ↑ «Federal Register :: Request Access» unblock.federalregister.gov (kontsulta data: 2024-02-05).
- ↑ Branch, Legislative Services. (2020-08-07). «Consolidated federal laws of canada, THE CONSTITUTION ACTS, 1867 to 1982» laws-lois.justice.gc.ca (kontsulta data: 2024-02-05).
- ↑ Branch, Legislative Services. (2020-08-07). «Consolidated federal laws of canada, THE CONSTITUTION ACTS, 1867 to 1982» laws-lois.justice.gc.ca (kontsulta data: 2024-02-05).
- ↑ «Frequently Asked Questions | Indian Affairs» www.bia.gov (kontsulta data: 2024-02-05).
- ↑ «Race Relations In The USA and Diversity News» www.usaonrace.com (kontsulta data: 2024-02-05).
- ↑ «Ancient DNA Sheds New Light on Arctic's Earliest People» web.archive.org 2021-03-09 (kontsulta data: 2024-02-05).
- ↑ Government Of Canada, Statistics Canada. (2017-10-25). «Inuit population by residence inside or outside Inuit Nunangat, 2016» www150.statcan.gc.ca (kontsulta data: 2024-02-05).
- ↑ (Ingelesez) Greenland. Central Intelligence Agency 2024-01-31 (kontsulta data: 2024-02-05).
- ↑ «Всероссийская перепись населения 2020» web.archive.org 2020-01-24 (kontsulta data: 2024-02-05).
- ↑ «Statistikbanken» www.statistikbanken.dk (kontsulta data: 2024-02-05).