Eztabaida:Puru bilatzaile

Latest comment: duela 3 urte by Theklan in topic Izenburu itzulia

Izenburu itzulia aldatu

Artikulu honen izenburutzat puru bilatzaile hitza asmatu da, ingelesez pure finder deitzen dena adierazteko. Guk dakigula, hitz hau ez da lehenago euskaraz erabili, eta haren erreferentziarik ez dugu aurkitu.

Estilo gidaren arabera: "Wikipedia ez da iturri primarioa.  Gaizki Ez asmatu neologismorik. Neologismo bat behar izanez gero, aurretik zer erabili den begiratu eta, euskarazko hitzik ez badago, erabili jatorrizko hizkuntzako terminoa, letra etzanaz."

Hortaz, estilo gida zorrotz jarraituz pure finder izenburutzat hobetsi beharko genukeela dirudi. Hala ere, pure finder hitza euskaraz erabiltzea neologismo bat asmatzea litzateke (mailegua), eta beraz kontraesan batean eroriko ginateke. Bestaldetik, Wikipedian itzulpenak ez dira lan originaltzat hartzen, eta gaztelaniazko buscador de puros hitzez hitz itzulita puru bilatzaile litzateke, hau ere neologismo asmatua bada ere (kalkoa).

Txokoan izaten ari garen eztabaidan, orain arte euskarazko testuetan erabili ez diren terminoen kasuan maileguak eta kalkoak erabiltzearen aldeko iritziak bildu ditugu. Ematen du euskarazko termino berriak frantsesaren eta gaztelaniaren bitartez heltzen direla guregana. Frantsesez chercheur de merde de chien eta pure finder ditugu. Beraz, uste dut hiru hitz hauek Euskarazko Wikipedian egokiak liratekeela: puru bilatzaile, txakur-kaka bilatzaile eta pure finder.

Hau guztia dela eta, euskarazko erreferentzia bat izan arte, puru bilatzaile izenburutzat erabiltzea egoki deritzot. Hori bai, @Theklan: kalkoaren jatorrizko bertsioaren erreferentzia, gaztelaniazkoa, hona ekartzea eskertuko nizuke.-Urtar (eztabaida) 15:00, 2 martxoa 2021 (CET)Reply

Barka, baina ez da neologismo bat. Neologismo bat da "urrutizkin". "Pure finder" kontzepturako ez dut hitzik asmatu. Bestetik, "El mapa fantasma" ISBN: 9788412197907. Itzultzailea: Cristin Mbarichi Lumu. 14. orrialdea:
« Por encima del río, en las calles de la ciudad, los buscadores de materias puras se ganaban la vida recogiendo heces canincas (coloquialmente conocidas como "purezas") »
Ingelesez "pure finder" agertzen da, baita "pure collector" eta "pure gatherer".
2018, Jean Fullerton, A Glimpse at Happiness:
« She bumped into an old woman with a shovel in one hand and a bucket in the other – the ‘pure’ collector, harvesting the dog shit to sell in the Southwark tanneries. »
Beraz, ez da ez pertsona izena, ez beste ezer ere. Puruak bilatzen dituen pertsona bat da. Theklan (eztabaida) 15:54, 2 martxoa 2021 (CET)Reply
Eskerrik asko erreferentziak ekartzeagatik, Theklan, baina "buscador de puros" hitzaren erreferentzia bat egokia litzateke.
Bestaldetik, hau da Euskaltzaindiak ematen duen neologismoaren definizioa: "Hizkuntza batean, hitz berria edo hitz zahar baten adiera berria". Wikipedian bertan adibide hau duzu: basketball > saski-baloia. Neologismo honi kalko literala deitzen zaio: "Sorburu hitzaren morfema bakoitzak helburu hizkuntzaren morfemarik antzekoenarekin ordezkatzen da". Ez al da zehazki hau zuk egin duzuna buscador de puros > puru bilatzaile itzultzerakoan? Neologismo hitzaren beste definiziorik erabiltzen ari bazara, hona ekartzea eskertuko nizuke, mesedez.-Urtar (eztabaida) 11:44, 3 martxoa 2021 (CET)Reply
Ez dut uste. Puru bilatzaile bat ez da hitz berria. Bi hitzak existitzen dira. Noizbait "wormhole interstellar travel technician" ogibidea balego ere itzuli beharko genuke, edo amaituko dugu asteburuari weekend deitzen. Theklan (eztabaida) 23:22, 5 martxoa 2021 (CET)Reply
"Puru bilatzaile" orrira bueltatu.