Kalkoak eta maileguak

Kalkoak eta maileguak itzulpengintzan erabiltzen den terminologia da. Askotan terminologia atzerritarra modu egokian erabili nahi dugunean arazo honekin egiten dugu topo: gure hizkuntzan ez dago termino horren itzulpen edo baliokiderik. Hori gertatzen denean, hainbat egoera gertatu daitezke:

  1. Sorburu hizkuntzaren hitza bere osotasunean pasatzen bada helburu hizkuntzara, termino atzerritarra beste hizkuntza baten lexikoaren parte bihurtuko da. Hauek maileguak dira. Adibide bezala medikuntza arloko shock hitza daukagu.
  2. Termino atzerritarra bakarrik modu partzialean barneratzen bada, kalkoa sortzen da. Zenbait eskola linguistikoetan mailegu partzialak bezala ezagutzen dira kalkoak. Adibide bezala skyscrapper > zeru-orratzaile hitza daukagu.
  3. Gure hizkuntzan jadanik existitzen den morfema bat edota morfema atzerritar bat eratorriz saiatzen bagara termino baten itzulpena egiten, neologismo bat sortzen dugu. Adibide bezala klikatu aditza daukagu.

Egia esanda, maileguen, kalkoen eta neologismoen arteko ezberdintasunak txikiak eta nahasgarriak dira askotan; eta autore batentzat mailegu bezala izendatu beharko zena beste batentzat neologismo bat da.

Maileguak aldatu

Maileguak hiru taldetan banatzen dira: mailegu puruak, hitz arrotzak eta barbarismoak (euskara eta gaztelaniaren kasuan erdarakada edo euskarakada izenez ezagunak).

Mailegu puruak aldatu

Lehen esan bezala, mailegu puruak beste hizkuntza batetik eratorritako hitzak dira. Mailegu puruak hizkuntzen eta pertsonen arteko elkarbizitza sozial eta kulturalaren ondorioz sortzen dira, errealitate berriei aurre egiteak behar berriak sortzen baititu hizkuntzetan. Mailegu mota horiek beste hizkuntza batetik eratorriak direla nabaritzen da begi hutsez, baina nolabait hizkuntza hartzailera moldatu dira. Hitz hauen moldaketen artean moldaketa fonetikoa da ohikoena, izan ere moldaketa fonetikoa gertatzen denean, mailegua helburu hizkuntzaren arau ortografikoetara eta ahoskerara egokitu daiteke. Gaztelaniaz mochila, cococha eta izquierda bezalako hitzak euskarazko maileguak dira, hitzak erdarazko arau ortografikoetara moldatu diren arren.

Hitz arrotzak aldatu

Hitz edo esapide arrotzak, bestalde, helburu hizkuntzara moldatu ez diren hitz mailegatuak dira. Hitz hauen errepresentazio grafikoa eta ahoskera helburu hizkuntzako arauetatik kanpo geratzen dira. Adibidez, ranking, geisha, eta software hitzak hitz arrotzak dira hitzaren forma ez delako aldatu.

Barbarismoak aldatu

Maileguen artean, barbarismoak mailegu eta hitz arrotzen erabilera okerrak dira. Batzuetan oraindik onartu ez diren hitz arrotzak barbarismotzat jotzen dira, baina behin onartuak hitz arrotz edo mailegu puruak bihurtzen dira.

Customizar gaztelerazko barbarismo bat da, customize aditz ingelesetik datorrena. Collapse aditzetik eratorritako colapsar aditza ere barbarismo bat zen hasieran, baina colapsar gaztelaniaz arrunt bilakatu zenez, gaur egun mailegu purua dela esan daiteke.

Kalkoak aldatu

Maileguak bakarrik modu partzialean egiten badira, kalkoak direla esaten dugu. Kalkoak, beraz, termino atzerritar baten morfemen itzulpena egiten dugunean gertatzen dira. Mailegu mota honek abantaila handi bat du: hizlari ez espezializatuek erraztasunez ulertu ditzakete termino berriak hauek haien ama-hizkuntzako morfemak erabiltzen dituztelako. Bi kalko mota daude: kalko semantikoak eta kalko lexikoak.

Kalko lexikoak aldatu

Beste hizkuntza bateko hitz baten egitura morfologikoa eta esanahia kontuan hartzen dira kalko bat sortzeko, eta hitz horren ezaugarri fonetikoak alde batera uzten dira.

Bi baldintza bete behar ditu atzerriko hitzak kalko bezala barneratu ahal izateko. Alde batetik, sorburu hitzaren egitura polimorfematikoa artikulatua izan behar da, unitate txikiagoetan erraztasunez zatitu ahal izateko. Bestalde, hitzak esanahi deskriptibo eta literala izan behar du, bere osagaien esanahien loturatik ondorioztatu daitekeena.

Sorburu hitzak aspektu formal eta semantiko argia ez badu, hizkuntza hartzaileak mailegu bezala barneratuko du hitz berria, bere adierazlea eta adierazia gehiegi aldatu gabe eta morfema originalak erabiliz.

Kalko lexikoetan hizkuntza hartzaileak bai sintesia bai hizkuntza hartzailean jadanik existitzen diren unitateak erabiliz kopiatzen ditu termino berriaren artikulazio estrukturala eta izaera semantikoa. Hau gertatzen denean, lehendik existitzen ez zen lexia konplexu bat osatzen da hizkuntza hartzailean, adierazle eta adierazi bereizgarriak dituena eta termino atzerritarraren erreprodukzio fidela izango dena.

Kalko lexikoek terminologia teknikoetan beharrezkoa den funtzio literal edo izendatzailea betetzen dute gehienetan. Bestalde, mailegu purua gutxitan erabiltzen duten hizkuntzek kalkoak erabili ditzakete haien hiztegia aberasteko, izan ere termino berriaren jatorri atzerritarra ezkutatuta geratzen da hizkuntza hartzailearen morfemak erabiltzen direnean.

Kalko lexikoaren barruan Werner Betz hizkuntzalariak beste hiru kalko mota berezitu zituen. Betzek termino originalaren alderdi formal eta kontzeptualen aldaketa mailaren arabera banatu zituen hiru kalko motak:

Kalko literala aldatu

Sorburu hitzaren morfema bakoitza helburu hizkuntzaren morfemarik antzekoenarekin ordezkatzen da. Adibidez: basketball > saski-baloia.

Hurbileko kalkoa aldatu

Termino originalaren kopia askeagoa da; batzuetan itzulpen askea egiten da, beste batzuetan termino originalaren zati bat bakarrik itzultzen da modu literalean, eta beste batzuetan hitz bakarreko termino bat hitz elkarketa baten bidez errepresentatzen da hizkuntza hartzailean. Hurbileko kalkoen barruan beste hiru kalko mota daude.

Kalko asimetrikoak aldatu

Termino originalaren zati bat modu literalean itzultzen da eta beste zati bat modu askean itzultzen da. Adibidez, iron curtain > altzairuzko oihala

Kalko murriztuak aldatu

Batzuetan, itzulpen askearen ondorioz, hitz elkarketa bat hitz bakar baten bidez itzultzen da. Adibidez, love at first sight > flechazo

Kalko luzatuak aldatu

Aurreko motaren kontrako kasua da, hitz bakar bat hitz elkarketa bezala itzultzen da hizkuntza hartzailean. Adibidez, share > entzule-indizea


Kalko kontzeptuala aldatu

Kasu hauetan kalkoak termino originalaren entitate kontzeptuala errespetatzen du, baina formalki independentea da. Adibidez, think-tank > comité de cabezas pensantes


Kalko semantikoak (edo mailegu semantikoak) aldatu

Kalko mota honetan ez da inolako hitz berririk sortzen hizkuntza hartzailean, hizkuntza hartzailean jadanik existitzen den hitz sinple bat hartzen da eta esanahi edo funtzio berri bat ematen zaio. Honetarako atzerriko terminoaren eta hautatutako hitzaren arteko antzekotasun kontzeptuala egon behar da, hau da, oinarrizko esanahia edo esanahi literala antzekoak izan behar dira.

Adibidez, file > fitxategia informatika arloan.

Askotan mailegu mota hau ez da begi onez ikusten; bere izaera disimulatuak zaila egiten du jakitea hizkuntza hartzailearen hitzaren esanahi originala eta batzuetan gehitutako esanahiak ez du aberasten hizkuntza helburua. Mailegu semantikoen barruan analogoak eta homologoak ditugu.

Analogoak aldatu

Mailegu mota hauetan bi hizkuntzen terminoen arteko antzekotasun formal eta semantikoa dago. Antzekotasun formalak transferentzia semantikoa errazten du.

Autore batzuek paronimo bezala ezagutzen dituzte kalko mota hauek, eta beste batzuek sasiadiskide bezala ezagutzen dituzte. Kalko hauek erraztasun handiz hedatzen dira helburu hizkuntzaren hizlarien artean, eta bi hitzek esanahi berdina baina konnotazio ezberdinak izatekotan, edo hitzen eremu semantikoak ez badira berdinak, kalkoek ondorio latzak izan ditzakete hizkuntza hartzailean.

Adibide bezala severe > severo edo dramatic > dramático ditugu. Lehenengo adibidean kalko kaltegarria da, gaztelaniazko esanahia ez delako ingelesezko esanahiaren berdina; bigarren adibidean kalkoa ez da hain kaltegarria, bi hitzen esanahia oso antzekoa baitzen aurretik.

Homonimoak aldatu

Mailegu mota honetan antzekotasun kontzeptuala badago ere, ez dago antzekotasun formal edo etimologikorik bi hitzen artean. Bi hitzen artean ez dagoenez inolako lotura etimologikorik, arraroagoa da itzultzaileek edo hizlariek kalko semantiko mota hau sortzea, izan ere kasu haietan modu kontzientean eta hutsetik eman behar zaio esanahi berri bat hitzari.

Mailegu hauekin lortu nahi dena da hizkuntza hartzaileari “berezko” terminologia eskaintzea beste kultura batek menderatutako eremu tekniko batean. Kalko homonimoetan antzekotasun kontzeptuala oinarrizko esanahira edo esanahi literalera mugatzen da askotan.

Adibide bezala izar > star (pertsona famatua) edo sagua > mouse dauzkagu.


Bibliografia aldatu

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu