Eztabaida:Jose Angel Arregi

Ezabatu artikulua mesedez, ez dauka eduki entziklopedikorik eta ez du bikaintasun politika betetzen. Izan ere, bere portaera bikaintasunaren aurkakoa izan da. Bere oroipena gal dadila behin betiko!. -- -Marklar 16:59, 9 Abuztua 2010 (UTC)

Ezabatzearen alde.--An13sa 14:50, 8 Martxoa 2011 (UTC)
Bikaintasun politika baino adierazgarritasun politika izena eman beharko litzaioke. Pertsonaia ez da bikaina, baina bai adierazgarria. Wikipedia nagusietan delitu-egileek bere lekua daukate. Hedabideetan bere ibileren berri zehatza ematen da eta albiste izan zen hainbat egunetan, zioa deitoragarria izan bazen ere. Elizan izandako pederastia kasuen adierazgarria da eta beraz, Pederastia Elizan balizko artikulu batean aipamena jaso lezake. Egia da oraingoz ez duela balio handirik, baino zabalduz gero (badago materiala), txukun gera liteke. Beraz, mantentzearen alde. - --Joxemai; (erantzunak) 15:25, 8 Martxoa 2011 (UTC)
Mantentzearen alde bat nator Joxemai lankidearekin. Erreferentziatzat erabili ohi dugun ingeles Wikipedian krimenen egileei buruz zehaztuta dagoenez, pertsona bat ezaguna izateko arrazoi bakarra krimen bat egin izana baldin bada eta krimen horri buruzko artikulurik baldin bada, krimenaren artikulura —edo, luzea baldin bada, krimenaren azpiartikulu batera— eramango da pertsona horren informazioa.
Euskal Wikipedian, ordea, ez dugu gai horretaz artikulurik sortu (uste dut Eliza Katolikoa eta sexu abusuak izango litzatekeela izenburu egokiena); beraz, halako zerbait sortu arte, ez genuke kriminal horren artikulua ezabatu behar. Eta informazioa, betiere, Wikipedia honetan agertu beharrekoa da, Joxemaik esandakoagatik, hau da, hedabideetan eta gizartean oihartzun handia izan duelako.
(Ohar pertsonala: Nik Wikipediako artikulu ugari ezabatuko nituzke, horrek krimena eta kriminalak mundutik desagerraraziko balitu. Baina uste dut, helburu horretarako, kontrakoa dela egin beharrekoa: krimena eta kriminalak ezagutu behar ditugu, arazoaz konturatzea ezinbestekoa baita berriz gertatzea saihestu ahal izateko edo, gertatuz gero, lehenago eta hobeto erreakzionatu ahal izateko.) --Xabier Armendaritz(nirekin hizketan egiteko) 12:25, 11 Martxoa 2011 (UTC)

Bat nator artikuloa mantendu behar dela esaten dutenekin. Wikipedia eta edozein entziklopedia kriminalen biografiez beterik dago, beste kontu bat da nola azaltzen den.--Gorritxiki 18:11, 11 Martxoa 2011 (UTC)

Artikulua ezabatzea eskatu nuenean (2010eko abuztuan) ez nengoen kriminalak aipatzen. Wikipedian Hitler, Stalin, Gadafi, Franco edo Jack Destripatzailearen artikuluak izan behar dira, noski. Baina Jose Angel Arregiarena 2010eko martxoan hedabideetan agertu zen berri bat besterik ez zen. Agian nire eskaera txarto azaldu nuen, notability (txarra ala ona) irizpide hori lortzeko zerbait "gehiago" egin behar da. --Marklar 20:05, 11 Martxoa 2011 (UTC)
Zaila da notability hori nola zehaztu erabakitzea. Dakigunez Euskal Herrian edo euskal hiztunen artean zerbait nabarmen izan daiteke eta beste hizkuntza batean ez. Gogoan dut Ikasle Abertzaleak artikulua gaztelerazko wikipediatik ezabatu zutela garrantzirik ez zuela argudiatuta, nahiz eta euskaraz gutxik eztabaidatuko duten bere garrantzia. Era berean ingelerazko Wikipedian ez zaie interesgarria egingo Dimako auzo bakoitzak bere artikulua izatea. Guretzat badu, ordea. Etnozentrismoa izan daiteke, baina jendeak zer bilatuko duen ere eragina du hortxe. Tipo honek artikulu ugari sorrarazi ditu eta horregatik uste dut mantendu behar dela. Eta kenduko bagenu idazle eta musikari askoren artikuluak ere ezabatu beharko genituzke, noski. -Theklan · Eztabaida · E-maila 21:33, 11 Martxoa 2011 (UTC)

Eztabaida honetan azken iritzia duela hamar egun plazaratu zenez eta gehienok ez ezabatzearen alde gaudenez, ezabatzea proposatzeko txantiloia kenduko diot artikuluari. Bide batez: barkamena eskatzen dizut, Marklar, goiko nire mezuan zure hitzak gaizki interpretatzeagatik. Dena dela, uste dut artikuluari jarri dizkiodan erreferentziekin garbi geratu dela artikulua ez dela «hedabideetan agertu zen berri bat», baizik eta munduko toki askotan eztabaida zabala eragiten duen fenomeno orokor baten erakusgarri bat, entziklopedia honetan bere tokia baduena. (Bestela pentsatzen duenak, beti bezala, eztabaida berriz ireki dezake, noski.) --Xabier Armendaritz(nirekin hizketan egiteko) 19:17, 21 Martxoa 2011 (UTC)

"Jose Angel Arregi" orrira bueltatu.