Eztabaida:Israel
Orri hau Wikipedia guztiek izan beharreko 1.000 artikuluen zerrenda wikiproiektuaren lan eremuan dago. Wikipedia guztiek izan beharreko 1.000 artikuluen zerrenda wikiproiektua bere eremuan dauden euskarazko Wikipediako artikuluak hobetzeko talde ahalegina da. Parte hartu nahi baduzu, eman izena bertan. |
Artikulua nabarmentzeko proposamena
aldatuKoadro honek artikulu baten nabarmentze egoera adierazteko balio du. Azken erabakia: Artikulu hau nabarmendua izatea erabaki da bozketan.
|
Nabarmentze egoeraren berrikusketa
aldatuKoadro honek artikulu baten nabarmentze egoera adierazteko balio du.
Azken erabakia: Artikulu nabarmendu hau berrikusita, ikusi dugu baldintza guztiak ez dituela betetzen, nabarmendua izaten jarrai dezan. Hobetzen ez bada, litekeena da nabarmentzea kendu behar izatea.
Iruzkina: Artikulu honek gabezia nabarmenak ditu erreferentzietan eta gaiari buruzko nahikoa informazio ematen ez duela ere uste dut, ikusirik beste wikipedietan nolako artikuluak idatzi diren gai honi buruz. Artikulu hau Wikipediek eduki beharreko 1000 artikuluen artean dago eta uste dut ez duela NA izateko besteko kalitaterik, 2018ko irizpideak jarraituz. Ondorengoa proposatzen dut: Artikuluari Kalitatezko Artikulu motako izendapen oro kentzea. |
- Nik kenduko nuke, soilik erreferentzia kopurua ikusita. -Theklan (eztabaida) 18:44, 20 iraila 2020 (CEST)
- Nik ere kenduko nuke Natik. Uste dut lan pixka batekin ez dela zaila On bederen lortzea, baina egin behar, erreferentzietan bereziki. -Iñaki LL (eztabaida) 23:14, 20 iraila 2020 (CEST)
- Dudarik gabe, nabarmendua izateko baldintzak ez ditu betetzen dagoeneko: duela zortzi urte artikulu nabarmenduen batez besteko kalitatea oraingoa baino askoz apalagoa zen, orain langa askoz gorago dago. --Xabier Armendaritz 2020-09-21, 20:50 (UTC)
Zuen iritziak ikusita, Theklan, Iñaki LL eta Xabier Armendaritz, NA izendapena kendu diot artikuluari. Eskerrik asko! Xabi22 (eztabaida) 19:31, 22 iraila 2020 (CEST)