Eztabaida:Iruñeko historia

Latest comment: duela 2 urte by Iñaki LL in topic Iruñea artikuluko infoa ekarri

Iruñeko ala Iruñeako? aldatu

Artikulu asko daude Iruñeko izenburuarekin, eta nire ustez egokiagoa da Iruñeako... euskaltzainik hortik hau argitzeko? -Theklan · ezt  · @   18:54, 6 Maiatza 2008 (UTC)

ItzuL posta zerrendaren mezu honetan Iruñeko Udaleko itzultzailea den Inma Erreak kontu hau azaltzen du.--Assar; (erantzun hemen) 19:11, 6 Maiatza 2008 (UTC)
"Salburua" kasuan bezala, "Iruñea" izen arrunta bailitzan deklinatzen da, hau da, "etxea" bailitzan: etxean, Iruñean, Salburuan; etxeko, Iruñeko, Salburuko;....--Assar; (erantzun hemen) 19:14, 6 Maiatza 2008 (UTC)
Zein bitxia den gure hizkuntza. Ondo, orduan Iruñeako batzuk ere badaude hortik... agian boten batek zerbait egin lezake. -Theklan · ezt  · @   19:16, 6 Maiatza 2008 (UTC)

2012. urte neurrigabea aldatu

Gabon Enekorga, ikusi dut testu multzo handia sartu duzula, guztia ere 2012. urtean. Testua gehitzea ondo dago, baina hemen neurrigabea da guztiz artikuluaren aldean betetzen duen tartea. Ez nuke zure lana baliogabetu nahi, eta hauxe pentsatu dut: bizpahiru lerroko laburpentxo bat eta, bertatik, esteka bat lotu "Iruñea 2012. urtean" artikulura. Zer iruditzen? -Iñaki LL (eztabaida) 21:52, 5 iraila 2020 (CEST)Reply

Arratsalde on. Bai, ideia ona iruditzen zait. Eskerrik asko zure ekarpenagatik. Zuk mugitzen duzu ala nik egiten dut?-Enekorga (eztabaida) 18:16, 7 iraila 2020 (CEST)Reply
Zeuk egiten baduzu, bikain. Gainean izango naiz pixka bat eta okerrak baleude, zuzenduko ditut nik. Goraintzi -Iñaki LL (eztabaida) 19:02, 7 iraila 2020 (CEST)Reply

924ko kanpaina aldatu

Irakurtzen nabil 924an musulmanek Iruñea arpilatu zutela eta gotzainak Leirera mugitu behar izan zirela. Baina ez dut aurkitu artikuluan erreferentziarik horri buruz. Duda dut ea hemen agertu beharko litzatekeen edo, orokorragoa izanda, Nafarroako historian. Edo bietan. Theklan (eztabaida) 12:24, 12 uztaila 2021 (CEST)Reply

Theklan, nire ustez, hemen behar du, oso argi, kanpaina horren kontakizunean espresuki aipatzen da Iruñea, bertako eliza txikitu zutela, etab. -Iñaki LL (eztabaida) 23:02, 14 uztaila 2021 (CEST)Reply

Iruñea artikuluko infoa ekarri aldatu

@Theklan:@Marklar2007:@Enekorga: Egun on denoi, hau eta Iruñea artikulua konparatuz, ikusten da askoz hobe dagoela artikulu gurasoko atala, Erdi Aroari erreparatuz gero gutxienez, hemen Nafarroako historia kontatzen baita. Zuzenean hangoa hona ekarri eta gainidatzi egingo nuke hemen dagoena, dena ez bada Erdi Aroa gutxienez. -Iñaki LL (eztabaida) 12:12, 14 azaroa 2021 (CET)Reply

Arretaz egiten baduzu (badakit zure eskuetan txukun-txukuna izango dela),   Alde --Marklar (eztabaida) 18:38, 14 azaroa 2021 (CET)Reply
Bai, noski! Theklan (eztabaida) 20:54, 14 azaroa 2021 (CET)Reply
Ederki! Uste dut Erdi Aroan ez dagoela ezer salbatzerik, aztergaia ez baita Nafarroa, Iruñea baizik. Beste ataletan, zerbait beharbada. Ondo segi -Iñaki LL (eztabaida) 22:47, 16 azaroa 2021 (CET)Reply
"Iruñeko historia" orrira bueltatu.