Eztabaida:Ezker abertzalea

Latest comment: duela 4 urte by Draza Mihailovitx in topic Kontzeptu politikoa, soziologikoa edo soziopolitikoa?

Eusko Alkartasunak noiz jo du bere burua Ezker Abertzaletzat?? Erreferentziak behar dira,...

Esango nuke behin, Espainiar Parlamenturako hauteskunde batzuetan (2008koetan uste dut) "Ezker Abertzalearen ahotsa" leloa erabilli zutela. Hori esatgen dit memoriak. Hala ere, kontuan izna behar da orduan ezker abertzalea legez kanpo zegoela (eta ez zela hauteskunde horietara aurkeztu). Eztabaida genezake horrek nahikoa egiten al duen alderdia "ezker abertzaleko" bezala hartzeko aukeraren alde, baina datua hor dago --Draza Mihailovitx (eztabaida) 23:31, 21 urtarrila 2020 (CET)Reply

Euskal Herriko ezker abertzale vs Ezker Abertzalea aldatu

Kaixo! Nire ustez erabilitako modua ikusita askoz egokiagoa da artikuluak Ezker Abertzalea izena izatea, izen propio gisa. Zer iruditzen? -Theklan ·   ·   08:33, 14 Abendua 2011 (UTC)

  Alde--Orereta (erantzunak) 09:45, 14 Abendua 2011 (UTC)

Bi kontzeptu diferente dira: Euskal Herriko ezker abertzale (ideologia) eta azkenaldian bere buruari Ezker Abertzalea deitzen dion mugimendu gutxi-asko egituratua (lehenago ENAM, Euskal Nazio Askapenerako Mugimendua).

Letra xehez, ezker eta abertzale bi izen arrunt dira, ideologia bat deskribatu besterik ez dute egiten (ezkerrekoa eta abertzalea). Gero, organizazio batek bi izen arrunt horiek bere izentzat hartu dituenez eta letra larriz idazten dituenez, bi izen arrunt horietatik izen berezi bat sortu da (nahasmendurako bidea ematen duena, terminologiaren ikuspegitik, baina halaxe erabaki dute).

Beraz, bi artikulu behar ditugu: izen arruntarena (dagoeneko badugu) eta izen bereziarena (sortu egin beharko litzateke). --Xabier Armendaritz   2011-12-14, 11:22

Nire iritzia: Ezker abertzalea artikuluan EHko egoera jasotzea (eta bertan "mugimendua" sartzea): sarrera bat esanez zer den ezker abertzalea EHn eta abar (oraingoaren antzekoa). Hor erakunde desberdinak aipa daitezke, orain baino gehiago, nahi bada, eta tarte inportantea izango du Ezker Abertzaleak (batzuetan ENAM deitu zenak), bertako mugimendu nagusia izan baita eta gaur egun hala delako. Nik ez nuke beste artikulurik sortuko azken honetarako, oraingo bederen (gogoan izan hor dugula Herri(tar) Batasuna artikulua). Ideologiari buruz aritzeko, bestetik, egokiagoa iruditzen zait Ezkerreko nazionalismoa artikulua sortzea, ingelesezkoaren ildotik (kontuan izan, akademian "ezkerreko nazionalismo" kontzeptu garatua dela, baina "ezkerreko patriotismo/abertzaletasun", aldiz, zehaztugabeagoa dela uste dut). Artikulu hori sortu beharko litzateke, honetan ez baita hori lantzen. --Orereta (erantzunak) 10:41, 14 Abendua 2011 (UTC)
Ados. --Xabier Armendaritz   2011-12-14, 11:54
Hemen esandakoa jarraituz, izenburua Ezker abertzalea izenera bueltatu, eta ondoren Ezker Abertzalea atalean xehetasun batzuk sartu ditut. Ideologia politikoari dagokiona (Euskal Herrira mugatu gabe) -ezkerreko nazionalismoa- sortzeke dugu, beraz. Ondo izan! --Orereta (erantzunak) 16:14, 25 abendua 2011 (UTC)
Ezker abertzalea eta Euskal Nazio Askapenerako Mugimendua berdina ez denez. Kategoriak deslotu ditut. Aurrerago ENAMen artikulua sortuko dut.-Oraina (eztabaida) 23:32, 29 martxoa 2016 (UTC)

Maddalen Iriarteren argazkia aldatu

Kaixo! Nik ez nuke artikulua hasiko Maddalen Iriarterekin, ez da batere zuzena. -  Theklan ·   ·   23:59, 9 azaroa 2019 (CET)Reply

Kontzeptu politikoa, soziologikoa edo soziopolitikoa? aldatu

Atal hau gehitu dut, izan ere, nire ustez ezker abertzalea ez da izan termino politiko huts bat, baizik eta baita ere "egoteko" edo "Izateko" edo "norbera definitzeko" modu bat (ez dakit ulertzen zaidan). uste dut dimentsio hau agertu behar dela, zian ere entziklopedia bat (nire ustez) ez da positibismo hutsa, baizik eta "zerbait gehiago" ere izan behar da.

Ez dakit ados zaudeten azpitala hori gehitzearekin, edo azpiatal horretan jarri ditudan gauzekin, eskertuko nuke iritzia botatzea. --Draza Mihailovitx (eztabaida) 23:34, 21 urtarrila 2020 (CET)Reply

"Ezker abertzalea" orrira bueltatu.