Eztabaida:Carlos Urkijo

Izenaren inguruan aldatu

Nik uste dut artikuluaren izen zuzena Carlos Urquijo euskal herritarren Antroponimia Arauari jarraiki.--An13sa 13:14, 8 maiatza 2016 (UTC)

Ni aldiz artikuluaren izena Karlos Urkixo izatearen aldekoa naiz.
-Euskaldunaa (eztabaida) 14:02, 8 maiatza 2016 (UTC)
Aldatu behar dela uste dut. Antroponimia politikako 2. artikulua:
« b) Euskal herritarren antroponimoetarako salbuespena

Euskaltzaindiak euskal deiturak euskara batuan nola idatzi behar diren zehazteko liburua 1998an argitaratu zuen. Euskal herritarren batek bere deiturei grafia hori aplikatzerik nahi ez duela adierazi badu, bere nahia errespetatuko zaio. Nahi hori zein den jakiteko, bi irizpide hauek erabiliko dira:

Euskal herritar horrek egindako adierazpenak, bere izen-deiturak euskaraz idaztean Euskaltzaindiak emandako arauak ez betetzearen alde dagoela garbi zehazten dutenak. Euskal herritar horrek 2000. urtearen hasieraz geroztik euskaraz idatzi dituen testuak sinatzean erabili dituen izen-abizenak.

»

-An13sa 19:07, 9 maiatza 2016 (UTC)

Aupa. Nik ez dakit zein den zuzenena, baina Carlos Urkixo jartzearekin ez nago ados. Nahiz eta euskaltzaindiaren arauak era orokorrean onartu, kasu honetan ez nago ados. Urkijo abizena aspalditik errotutako abizena da eta. -Oraina (eztabaida) 17:34, 11 maiatza 2016 (UTC)
Eztabaida hau itxi dezakegu? -  Theklan ·   ·   16:21, 24 maiatza 2019 (UTC)
Wikipediatik kanpo googleatuta, 2.270 emaitza ematen ditu «"carlos urkijo" -wikipedia» bilaketak (hau da, Wikipediaz kanpoko emaitzak dira guztiak). Beraz, garbi dago euskaraz aski finkatuta dugula idazkera hori. Nire aldetik, behintzat, eztabaida hau itxitzat eman dezakegu. --Xabier Armendaritz   2019-05-24, 20:39 (UTC)
"Carlos Urkijo" orrira bueltatu.