Ezetzaren eguna (grezieraz Επέτειος του «Όχι», Epétios tu Oji, «Ezetzaren urtemuga») Grezian urtero urriaren 28an ospatu egiten da. Egun horretan 1940ko urriaren 28a gogorarazi nahi dute; egun horretan Ioannis Metaxás generalak Italiako Atenasen enbaxadorari bere "Ez!" ospetsua eman zion, Bigarren Mundu Gerrako testuinguruan. Horrek Greziar-italiar gerrari hasiera eman zion.

Ezetzaren eguna Greziako ospakizun abertzalea da. Irudian Greziako banderak plaza batean.

Historia aldatu

Mussolinik ultimatuma eman zion Greziako gobernuari. Mezua Emanuele Grazzik, enbaxadore italiarrak Grezian, 28an entregatu zuen, Alemaniako Enbaxadan ospatutako festa baten ondoren. Eskaintzen zena zera zen: edo Greziak haren lurraldean posizio batzuk okupatzeko Italiako Armadari baimena ematen zion edo, bestela, bi herrien arteko gerra Italiak aldarrikatuko luke. Metaxás presidenteak "Ez!" erantzun zuen (« Όχι! »). Erantzun moduan Italiako Armadak goizeko bost t´erdietan, Albanian zituen indarrekin Greziako muga eraso egin zuen, horrela gerra aldarrikatuz. Greziar-italiar gerraren hasiera izan zen.[1][2]

Aurreiritzi guztien aurka Greziako Armadak Italiako kolpea gera arazi egin zuen eta horrek gerrari bat-bateko aldaketa ekarri zion. Hitlerrek fronte errusiarretik indarrak kendu behar izan zituen, horiekin Albaniako frontea indartzeko, eta horrek Armada Gorriari indarrak berrantolatzeko aukera eman zion; horren ondorioz Wehrmachtek gerraren lehenengo porrota jasan zuen.

Ospakizunak aldatu

28a baino hiru egun lehenago Greziako banderak etxeetan, kaleetan eta eraikin publikoetan jartzen dira. Irratiek kanta abertzaleak zabaltzen dituzte, batez ere Sofía Vemborenak, hau da, gerra garaian, 1940-1941an, soldadu greziarrek Albaniako frontean entzuten zituztenak. Lurralde osoan militar desfileak egiten dira; ikasleek ere desfile horietan parte hartzen dute, horretarako zuri-urdinez jantzita.

Erreferentziak aldatu

  1. .
  2. .

Kanpo estekak aldatu