Karaktere sexual sekundario
(«Ezaugarri sexual sekundario» orritik birbideratua)
Karaktere sexual sekundario, nahiz eta ugaltze-aparatuaren zati bat izan ez, indibiduo arrak eta emeak desberdintzen dituen ezaugarri anatomiko eta funtzionaletako bakoitza da[1].
Batzuen ustez, estalketa garaian abantailak izateko eboluzioak sortuak izan ziren[2]. Karaktere hauek bi motako abantailak ematen dizkiete: beste sexuaren indibiduoak erakartzeko edota aurreko lehian garaile ateratzeko. Adibidez, paumaren buztana emeak erakartzeko dago edo oreinaren adarrak borroketan erabiltzen dituzte.
Gizakien karaktere sexual sekundarioak
aldatu- Emakumeak
- Bular garatuenak.
- Estatura txikiagoa.
- Aldaka zabalagoak.
- Larruazalpeko gantz gehiago.
- Gantz-metaketa ipurmasail eta izterretan (madari itxura).
- Azal leunagoa.
- Triangelu-formako pubisaren ile.
Ikus, gainera
aldatuErreferentziak
aldatu- ↑ Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa. Karkatere. .
- ↑ Darwin, C.. (1871). The Descent of Man and Selection in Relation to Sex. Londres: John Murray.