Ez dira pasako! gerra-garrasia da. Etsaiaren aurkako jarrera defendatzeko erabakia adierazteko erabilitako leloa da. Bere erabilera ezagunari buruzko lehen erreferentzia Verdungo guduan gertatu zen, Lehen Mundu Gerran, Robert Nivelle frantziar jeneralak «Ils ne passeront pas!» esan zuen. Ondoren, propaganda horma-irudietara pasa zen, «On ne passe pas!» formarekin. Gerra bereko Mărășeștiko guduan errumaniarrek antzeko esaldi bat- «Pe aici nu se trece» (euskaraz: «inor ez da hemendik pasatzen»)- erabili zuten.

Lehen Mundu Gerrako frantziar kartel bat

Espainiako Gerra Zibilean (1936–39) errepublikarrek Madrilgo setioan erabili eta gaztelerazko bertsioa («¡No pasarán!») mundu osoan ospetsu bilakatu zen. Dolores Ibarruri "Pasionaria"k hitzaldi bat ematen ari zela erabili zuen.[1] Erantzun gisa, Francisco Francok, hiriburua hartzean, hemos pasado (euskaraz: «pasatu gara») esan zuen. Gaztelerazko bertsioa, gero, Iraultza Sandinistako lelo bat ere bilakatu zen.[2]

Erreferentziak

aldatu
  1. (Gaztelaniaz) ««¡No pasarán!» se dice «Ez dira pasako!»» Naiz 2019-11-10.
  2. (Ingelesez) Kunzle, David. (1995). The Murals of Revolutionary Nicaragua, 1979–1992. University of California Press, 168 or. ISBN 9780520081925..

Kanpo estekak

aldatu