Eyvind Johnson
Eyvind Johnson (Svartbjörnsbyn, Norrland, Suedia, 1900eko uztailaren 29a - Stockholm, 1976ko abuztuaren 25a) suediar eleberrigilea izan zen.
BiografiaAldatu
Familia apal batean sortu zen. Lanbide askotan jardun zuen, eta bidaia asko egin zituen literaturan hasi aurretik. Gai berriez gainera, kontaketa-teknika berriak ere sartu zituen Suediako literaturan, errealismo klasikotik aldenduta.
Gide, Joyce eta Proust idazleen eragin nabarmena dute haren lanek. Kapitalismo modernoaren jokaera salatu zuen Bobinack eleberrian (1932), lan-baldintzak izan zituen kontagai Regn i gryningen (1933, Euria eta egunsentia) obran, berak bizitako langile-esperientzia agerian utzi zuen Romanen om Olof autobiografian (1934-1937, Olofen eleberria) eta nazismoaren aurkako joera garbia agertu zuen Krilon obran (1941-1942).
Bigarren Mundu Gerran eta ondoko urteetan, totalitarismoaren aurkako idatzi asko zabaldu zituen: Strändernas svall (1946, Ulises zoriontsu) eta Hans nädes tid (1960, Jaun txit agurgarriaren egunak).
1974an, Literaturako Nobel saria jaso zuen, Harry Martinsonekin batera.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Eyvind Johnson |
ErreferentziakAldatu
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.