Skogskyrkogården

Skogskyrkogården (euskaraz: «Basoko hilerria») Stockholmen dagoen hilerria da, Gunnar Asplund eta Sigurd Lewerentz arkitektoek 1917-1920 hasieran eraikia. 1994ean Unescok Gizateriaren Ondare izendatu zuen. Tallum pabiloian bisitariek hilerriari eta arkitektoei buruzko informazioa dago erakusgai. Mundu osoan zehar eragina izan du hilerri proiektuetan.

Skogskyrkogården
World Heritage Logo global.svg UNESCOren gizateriaren ondarea
Skogskyrk Grav 2006.jpg
Kokapena
Batasun pertsonalUnion between Sweden and Norway
Herrialdea Suedia
Suediaren banaketa administratiboaStockholmgo konderria
Suediako udalerriaStockholm udalerria
Koordenatuak 59° 16′ 32″ N, 18° 05′ 58″ E / 59.275555555556°N,18.099444444444°E / 59.275555555556; 18.099444444444Koordenatuak: 59° 16′ 32″ N, 18° 05′ 58″ E / 59.275555555556°N,18.099444444444°E / 59.275555555556; 18.099444444444
Historia eta erabilera
Irekiera1915
Erabilera Q29045010 Itzuli
Arkitektura
Arkitektoa Gunnar Asplund
Diseinatzailea Gunnar Asplund eta Sigurd Lewerentz (en) Itzuli
Estiloa Nordic Classicism (en) Itzuli
funtzionalismoa
Azalera 108,08 ha
Gizateriaren ondarea
Irizpidea (ii) eta (iv)
Erreferentzia 558 eta 558rev
Eskualdea[I] Europa eta Ipar Amerika
Izen-ematea 1994 (XVIII. bilkura)
Atalak eraikin: 4
Webgune ofiziala
  1. UNESCOk egindako sailkapenaren arabera

Skogskyrkogården egitasmoa 1915ean egindako nazioarteko lehiaketatik dator, helburua hilerri berria Enskeden egitea zetzana, Stockholm hegoaldean. Aukeratutako lekua legar harrobia izandako lurrak ziren, non pinuak hazten ziren. Gunnar Asplund eta Sigurd Lewerentz arkitekto gazteen proiektua aukeratu zen, Tallum izenekoa (suedieraz Tall, "pinu" da). Lanak 1917 hasi ziren, eta hiru urte geroago amaitu.

Hilerria basoaren izadiari egokitzen da, eta bertan kapera batzuk eta errausketa etxea daude. Arkitektoek paisaia naturala maisuki erabili zuten, edertasun lasaiko inguruak sortuz. Errausketa etxea Asplunden azkeneko lana da, 1940an hil baino justu lehenago irekia. Bertan Fedearen, Esperantzaren eta Gurutze Santuaren kaperatxoak daude.

Ezagun lurperatuakAldatu

Hilerri honetan badira lurperatutako ospetsu batzuk, baina nahiko gutxi Stockholm iparraldeko Norra begravningsplatsen hilerriarekin alderatuta. Guztira 50.000 hilobi daude. Hona hemen ezagunenenak:

IrudiakAldatu

Kanpo estekakAldatu