Extremadurako hizkuntzak
Extremadurako hizkuntzak lau dira, nagusia eta hegemonikoa gaztelania izanik, baina hizkuntza gutxiengoak ere badaude. Horien artean, bi hizkuntza gutxitu berezkoak dira lurralde honetan, Extremadurako fala eta extremadurera edo estremeñu deitzen dena. Gainera. Portugalekiko mugako hainbat ingurutan (Olivenza inguruan eta Alcántaran, batez ere) portugesezko hiztun komunitate minoritarioak ere badude.[1]
Extremadurako hizkuntzak | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Hizkuntza sailkapena | |
hizkuntza languages of the Earth (en) Espainiako hizkuntzak | |
Hizkuntza kodeak |
Banaketa geografikoa
aldatuCáceresko probintziaren ipar-mendebaldean extremadurerazko hiztunak daude, asturleonera eta gaztelaniaren arteko hizkuntza modalitatea, galtzeko arrisku larrian dagoena. Hurdano ere esaten diote hizkuntza honi hiztunek, Hurdes eskualdea baita bere gune linguistiko nagusia.
Extremadureraren eremuaren ipar-mendebaldean, bereizten da halaber Xalimako ibarra, non beste hizkuntza bat egiten duten, galizierarekin edo portugesarekin lotutako eta hizkuntz ezaugarri propioak dituen Extremadurako fala.
Portugalgo mugan dauden komunitate portugesari rayano ere esaten zaio.
Extremadurako gainontzeko lurralde gehienetan gaztelaniaren aldaera edo dialekto berezia bat ere hitz egiten da, castúo deitutakoa. Gaztelaniak baizik ez du ofizialtasuna Extremaduran, eta 20. mendean gertatu den ordezkapen linguistikoa handia izan da, diglosia erabatekoa jasatera iritsi direlarik, doi-doi bizirik, gutxiengo linguistikoak 21. mendera.[1]
Erreferentziak
aldatu- ↑ a b (Gaztelaniaz) García, Mariángeles. (2023-06-21). «Tu abuela no tiene frío, 'anda arrecía': Las lenguas minoritarias de Extremadura» Yorokobu (Noiz kontsultatua: 2023-09-13).